Gemma Urteagak irabazi dau Errezilen, Erniarraitz Sariketako azken kanporaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 29a, 00:00

Erniarraitz Sariketako finala astegoienean erabagi da, Errezilen hirugarren kanporaketea jokatu ostean. Errezilgo Borondegin jokatutako kanporaketan kantau dabe Jon Ander Iriondok (Azpeitia), Eñaut Martikorenak (Hernani), Eli Pagolak (Hernani), Gemma Urteagak (Beasain), Xabi Igoak (Aramaio) eta Aitor Irastortzak (Zaldibia). 70 lagun inguru batu dira bertso saioa jarraitzeko.

Azkenean, Gemma Urteagak lortu ditu puntu gehien eta zuzenean finalerako txartela eskuratu dau. Gustura geratu da beasaindarra  egindako lanagaz.

Errezilgo kanporaketako puntuazinoa:

1- Gemma Urteaga, 232 puntu.
2- Xabi Igoa, 227,5 puntu.
3- Eli Pagola, 227,5 puntu.
4- Aitor Irastortza, 223,5 puntu.
5- Eñaut Martikorena, 218,5 puntu.
6- Jon Ander Iriondo, 208,5 puntu.

Kontuak kontu, zortzigarren Erniarraitz Sariketako finala Jon Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gemma Urteaga, Amaia Iturriotz, Unai Mendizabal eta Aitor Salegik jokatuko dabe. Hitzordua martiaren 4an izango da, 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean.

Urteagagaz batera, Jon Gurrutxaga eta Oihana Iguaran be zuzenean sailkatu dira finalera, aurreko bi kanporaketak irabazita. Gurrutxagak Azpeitiko kanporaketea irabazi eban eta Iguaranek Azkoitian jokatutakoa.

Osorik irakurri