Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 29a, 00:00

Bigarren faseko saioa jokatu zan barikuan Leitzako Atekabeltz gaztetxean 80 bertsozale batuta. Taula gainean zein publiko artean gazte ugari alkartu zituan ekimenak.

Leitzako “Atekaberts” (Migel Mari Elosegi “Luze”, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi) eta Lesakako “Unibertsolariak” (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe”) izan ziren kantuan. Saioa oso bizi joan zen eta hainbat ariketetan publikoak gogoz egin zuen barre. Gainera bertsolari arituak eta oso gazteak entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek; “Etxabe”-ren bertsokera landua eta Joanes zein Xabat Illarregi anaien gaztetasunaren freskotasuna esaterako. Bertsozaleen artean ere gazte ugari elkartu zen saioa ikusteko.


Leitza

Azkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko den finalera.


Atekaberts

Igantziko saiorekin batera, ostiralean beste bi saio jokatuko dira; Txantreako Auzotegi Kultur Etxean 19:30ean bertso-merendua eta Etxarri-Aranazko gaztetxean 22:00etan bertso-saioa. Larunbatean berriz Beran izango da hitzordua, 21:00etan hasita Kataku ostatuan.

Osorik irakurri