Break On Stage, kultura urbanoen topaketea, apirilaren 16an izango da Bilbao Arenan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 1a, 10:20

Igaz arrakasta handiz egin zan Break On Stage, 5.000 ikusle hurreratu ziran Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioira. Aurten, beraz, indarbarrituta dator kultura urbanoen jaialdi hori, bertoko eta nazinoarteko artisten eskutik: Breakdance, hip-hop, scooter freestyle eta beste modalidade asko egongo dira apirilaren 16an.

Formatu barritzailea da Break On Stagerena, izan be, kultura urbanoakaz lotutako arte eszenikoen bilgunea da, eszenatoki bakarrean, inguruko beste inon egiten ez dan moduan. Unean uneko barrikuntzak era dinamikoan eroaten dira oholtzara. Publikoaren artean arrakastea dauka ekimenak eta urteroko hitzordu finko bihurtu da.

Egitarauaren aurrerapena emon dabe antolatzaileek. Jantzearen arloan, esaterako, Arcopom Crew talde espainiarrak bere ikuskizuna eroango dau Bilbora. Munduko breakdance showrik onenaren izendapena jaso dau. Breakdance estiloaren barruan, Belgikako Team Shmetta, Bilboko Be Hop eta Crazy Hospital be egongo dira.

Beste alde batetik, inguru honetako jantza urbanoko bost taldek lehiaketa baten parte hartuko dabe. Aukeraketa prozesuan 60 taldek emon dabe izena. Erakustaldiak eta ikuskizunak be ez dira faltauko Bilbao Arenan: Scooter freestyle txapelketea, rap abeslariak (Arce, La Basu...), BMX Flatland eta Street Workout-en ikuskizunak eta abar.

Datozan asteotan emongo dabe egitarau osoaren barri. Halandabe, sarrerak salgai dagoz dagoeneko, 10 euroan. Kutxabank txartelagaz euro biko deskontua egiten dabe. Break On Stage apirilaren 16an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aurrerapen bideoa, hemen.

Osorik irakurri