Zabalik dago 2016ko Kimuak egitasmoan izena emoteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 1a, 00:00

Kimuak egitasmoaren 2016ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu. Horretarako, zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dan katalogo bat argitaratuko da.

Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek, 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu leikez, beti be 2015eko bagilaren 1etik aurrera osotutakoak badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota produktore nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitzea izatea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienik deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldauta dagoala egiaztatu beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzino-etxe batek aurkezten badau, ostera, EAEn izan beharko dau egoitzea, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzinoa bada, EAEko produktoreak gehiengoa dauen bazkidea izan beharko dau.

Ez dira onartuko komertzialki estreinatuak izan diran edota telebistaz, internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez zabaldutako film laburrak. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emoteko formularioa kimuak.com webgunean dagoz eskuragarri.

Osorik irakurri