Bilbao Mendi Film Festival Mexikora helduko da lehen aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 1a, 00:00

Martiaren 1ean eta 3an, lau film erakutsiko ditue Mexikon. Bilbao Mendi Film Festival erreferentzia da nazinoartean mendiko zinemagintzan eta horren erakusgarri, euskal produkzinoa eta zuzendaritzea daben lau pelikula eskainiko ditu Mexikoko 24 uritan, jaialdiko ale onenetakoak batzen dituan erakusketa bat zabalduz eta Euskadi sustatuz bidenabar.

Ondokoak dira Mexikon eskainiko dituen filmak: Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza protagonista dituan WOP Fundazinoak produzidutako 2 T On Paiju Peak; Alex Txikon protagonista dauen Lara Izagirreren Next Stop Greenland; Pou anaiak protagonista dituan Indian Summer Festival; eta Jon Herranz getxoztarrak zuzendutako Novato Namuss Films produkzino etxearen lana.

Jabier Baraiazarra jaialdiaren zuzendariak adierazo dauenez, nazinoartean Bilbao Mendi Film Festivalak dauen garrantzia sendotzeko aukera handia da Mexikokoa, eta mendia eta abentura zinemagintzan egiten gagozana Ameriketan sustatzeko balioko dau. Mexikoko esperientzia beste herrialde batzuetara begirako bide hasierea izatea nahi dau zinemaldiak, leku barrietara heltzeko asmoz.

Aitatu lau pelikula horreek ikusteaz gan, Mendi Film Festivalen egiten diran ekintza guztien barri jasoko dau publiko mexikarrak: Mendia eta abentura zinemagintzako zaleentzat ezinbesteko jomuga bihurtu da BMFF, eta egun jakin horreetan Bilbon topauko daben giroaren barri izango dabe, azaldu dau.

Osorik irakurri