'Basque Yourself', ikasleentzako EHUko udako ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 2a, 00:00

Euskal Herriko Unibersidadeak Basque Yourself International Summer School ikastaroko lehenengo edizinoa antolatuko dau, EHUk udan eskaintzen dituan ikastaroetan.

EHUko errektorea dan Iñaki Goirizelaiak, udako ikastaroetako zuzendaria dan Carmen Agoués eta Etxepare Institutuko koordinatzaile Mari Jose Olaziregik aurkeztu dabe ekimena.

Basque Yourself International Summer School, datorren bagilaren 26tik garagarrilaren 15era bitartean eskainiko da Donostian. Bere helburuak mundu mailako ospea daben profesionalen eskutik lehen mailako eduki akademikoak eskaintzea, eta ikasleak euskal hizkuntza eta kulturan buru-belarri sartzea dira.

Antolatzaileek adierazo dabenez, proposamen barria eta erakargarria da; hemengo mugarri akademikoak erakutsiz ikasleak euskal kulturan bete-betean sartu daitezan.

Ekimena, edonori zuzenduta dago, baina batez be, unibersidadean ikasten dauen eta euskal kulturea eta hizkuntzan interesa dauen edozein ikasle euskaldun zein atzerritarri.

Ikastaro honek 12 kreditu balio ditu, ondorengoak barne: klase eta mintegiak, euskerako klaseak, ekintza kultural eta aisialdirako txangoak (San Ferminetara eta Bilboko Guggenheim Museora) edota txoko gastronomiko batean jateko aukerea.

Ikastaroa ingelesez eskainiko da, eta ikasleak koordinatzaile bategaz izango dira denpora guztian. Horrezaz gan, eskatu ezkero, buddy edo borondatezko ikasle laguntzaile bat izan leikie lagungarri. Honek, etorri barri dan atzerritarra orientau egingo dau hemen daroazan lehenengo egunetan.

Hiru astetan zehar mundu mailan ezagunak diran profesionalek eskainiko ditue klase eta mintegiak, besteak beste, William Douglass, Carsten Sinner, Oscar Alvarez, Bernardo Atxaga, Montserrat Guibernau, Brad Loewen, Kepa Junkera, edota Sergio Escribano.

Jorratuko dituen gaiak ondokoak izango dira: Musikea, literaturea, euskal jantzak, euskal zinemagintzea eta aktoreak, hizkuntza gitxituak, Maineko makailo arrantzea, euskaldunak Ameriketan, etab.

Bestalde, ikastarotik kanpo, antolatzaileek ikasleentzat eskuragarri jarriko dabe eskaintza kulturala eta urian izango diran aisialdiko ekintzak, besteak beste, surfa, gaztelera ikastea ala pintxo dastaketea.

Osorik irakurri