Busturialdeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 2a, 00:00

Arratzuko Barrutialde institutuan jokatutako lehenengo finalaurrekoan, Busturialdeak atara dau puntu gehien eta, ondorioz, martiaren 18ko finalean egongo dira eskualde horretako bertsolariak. Sei puntuko aldea baino ez deutso atara Durangaldeko taldeari: epaileek 436 puntu emon deutsiez Busturialdekoei eta 430 Durangaldekoei.

Busturialdearen izenean, seikote honek kantau dau Arratzun: Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe eta Lurdes Ondaro Mallea 18 urtera artekoetan, eta Gurutz Uruburu Ibarguengoitia, Ibai Amillategi Omaetxebarria eta Koldo Gezuraga Seijido 24 urtera artekoetan.

Durangaldeko taldean, honeek egon dira: Gazteetan Ander Sarriugarte Garcia, Beñat Molina Uribe eta Iruri Altzerreka Martinez; nagusietan, Eneko Barruetabeña Bilbao, Txaber Altube Sarrionandia eta Igor Galartza Intxausti. Gai-jartzaile Olatz Larrinaga Caballero ibili da Arratzuko saioan.

Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko da, martiaren 18an. Bertan egoteko txartela dauka dagoeneko Busturialdeak. Hilaren 8an Zallan jokatuko dan beste finalaurrekoan jakingo da zein izango dan beste finalistea. Uribe Kosta eta Hego Uribe izango dira hautagaiak.

Osorik irakurri