Martiaren 16tik 18ra egingo dabe Mondragon Unibersidadeko Huhezi Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak antolatutako Huhezinema jaialdiaren 9. edizinoa. Danetara, 90 lan jaso ditue antolatzaileek, eta horreen artean hamar aukeratu sail ofizialeko finalista moduan:
- Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58”
- Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37”
- Dantzariak (Axier Salazar) 17’09”
- Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00”
- Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29”
- Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00”
- Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera) 18’00”
- Duellum (Tucker Dávila Wood) 9’50”
- I said I´d never talk about politics (Aitor Oñederra) 10’00”
- Break in (Mikel Aristregi eta José Bautista) 24’59”
Finalisten artean hiru lan mutuak dira, hiru euskerazkoak, bat elebiduna (euskeraz eta gaztelaniaz), bi gaztelania hutsean egindakoak eta azkena Kanbodiako hizkuntza exotikoan, azpidatziakaz. Lanen zunendariei jagokenez, ostera, emakumezkoak bi dira, eta ganerako lanak gizonezkoek zuzendu ditue. Cenizo eta Dantzariak fikzino klasiko moduan egindako lanak dira. Napoleón y yo, ostera, fikzinozko dokumentala da, eta Break in dokumental klasikoagoa. Lobito bueno, bruja hermosa eta Duellum fikzino esperimentalaren sailean sailka daitekez. Azken hau, Aitor Oñederraren I said I´d never talk about politics animazinozko lana bezela, 2015eko Kimuak katalogorako hautatu eban Euskadiko Filmategiak. Bere bizitzetako bat eta Mezu bat hozkailuan, barriz, dokumental esperimentalak dira, eta Hartz txiki komedia, aukeratuen artean, bakarra.
Kontuak kontu, martiaren 18an, Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo dabe sari banaketa ekitaldia, eta sarieri jagokenez, aurten hainbat barrikuntza izango ditu jaialdiak:
- Huhezinema Saria (finalisteta bakotxari 200 euro).
- Goiena Saria (450 euro eta ganera, 1.500 euroko balioa dauen kamera materiala euskerazko film labur barri baten produkzinorako).
- Vertigo Saria (400 euro).
- Ikusleen Saria (300 euro).
Egun berean, ganera, MUko Ikasleen saria eta Basque Culinary Sailekoa banatuko ditue.