- Zuzendaria: John Crowley.
- Gidoia: Nick Hornby (Colm Toibinen eleberrian oinarrituta).
- Aktoreak: Saoirse Ronan, Emory Cohen, Domhnall Gleeson, Julie Walters, Jim Broadbent.
- Herrialdea: Irlanda-Bretaina Handia - Kanada.
- Iraupena: 111 min.
- Generoa: Dramea, emigrazinoa.
Bi munduen artean harrapatuta bizi dan emakume gazte baten istorioa kontetan deusku Brooklyn filman John Crowley zuzendariak. Protagonistearen familia, lagunak, aberria, alde batetik, eta etorkizun handiko bizitza barri baten gogoa, bestetik. Etorkin guztien dramea: ilusinoak eta itxaropenak prezio oso altua dabe: atzean itxitakoakaitik sentiduten dan mina, hasieran jasangatxa dirudiena, denporaren poderioz leuntzen joaten dana.
Saoirse Ronan aktorearen interpretazino bikainari esker, protagonistearen bildurrak, melankolia eta ziurbakotasuna oso ondo ulertzen doguz, baita amodioaren deskubrimendua be. Ez dago malkorik, ezta eszena melodramatiko handirik, baina tristezia eta poza, bizitzearen alde guztiak, bikain laburbatzen ditu film honek.
Txikia baina arimaduna, Brooklyn maitagarria da.