Eguneko kanpus, udaleku eta hizkuntza ikastaroen programazino zabala antolatu dau Kutxabankek aurtengo udabarrirako eta udarako, 3 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Gaztedi programan izena emoteko epea zabalik dago eta 11.000 plaza dagoz guztira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako neska-mutilentzat. Jarduera gehienak euskeraz dira.
Era guztietako proposamenak dagoz Gaztedi programan: Kirola egiteko egonaldiak (mendia, triatloia, futbola...), sormen eta arte kanpusak, teknologia tailerrak eta abar. Familian egiteko jarduerak be badagoz. Batez be euskeraz egingo diran arren, badagoz hizkuntzak hobetzeko egonaldi berezi batzuk, ingelesez, alemanez zein frantsesez.
Jarduera gehienak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako neska-mutilei zuzenduta dagoz, baina badagoz beren-beregi herrialde bakarrekoentzat pentsautakoak be. Horreen artean dagoz Campus Explorers Araban, Athletic eta Bilbao Basket fundazinoen kanpusak Bizkaian eta Tabakalerako, Eureka museoko eta Kutxa Ekoguneko tailerrak Gipuzkoan.
Ganera, BBKren eta Kutxaren udalekuetan 2.500 plaza egongo dira aurten. Sukarrietan eta Arotz-Enean izango dira egonaldiok.
Programearen barri emoteko, 3 eta18 urte bitarteko seme-alabak daukiezan 102.000 familiari informazinoa bialdu deutsie etxera. Izena emoteko eta informazino gehiago lortzeko, hiru aurrezki kutxen (BBK, Kutxa eta Vital) webguneetara jo leiteke.