Hilean behin, barikuetan, eta joan dan 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musikea eta artea batzen dituan gaueko programea da Art After Dar, Fever klubaren laguntzinoagaz antolatua.
Kontuak kontu, gaueko 22:00etatik 01:00etara bisitau ahal izango dira erakusketak Atrioan izango diran kanpoko zein bertoko DJ onenen musikea entzuten dozun bitartean.
Martiaren 11ko egitarauan ondoko musikariak izango dira:
24:00: Funkstörung (Monkeytown, !K7, Compost, Alemania): Musika elektronikoa.
Michael Fakeschek eta Chris De Lucak Funkstörung sortu eben Rosenheimen (Munich) 1990eko hamarkadearen hasieran. Bunker, Compost eta Musik Aus Strom beren disko-etxeagaz hainbat disko argitaratu ondoren, Björk, Wu-Tang Clan, Jean-Michel Jarre eta beste artista ospetsu batzuen lanak nahastea eskaini eutsien. 1999an argitaratutako Additional Productions nahasketen bildumea, !K7 Records eta Funkstörungen arteko alkarlan luze baten lehen pausua izan zan. Appetite For Disctruction beren lehen albuma da artista lez eta glitch hop izenekoaren sorburua.
Funkstörung talderako lanez gan, bi artistek bakarkako lanak be egiten ditue. Taldeak 2001ean nahasketez egindako Vice Versa izeneko beste disko bat argitaratu eban, eta 2004an, !K7gaz Disconnected izeneko bigarren albuma. Lan horregaz bira bat egin eben mundu osoan barrena. 2005ean, The Return To The Acid Planet (!K7) diskoagaz 10. urteurrena ospatu eben eta 2016an, Appendix bildumea argitaratu eben; ondoren, etenaldi bat egin eben euren bakarkako ibilbideari ekiteko.10 urtez isilik egon ondoren, Fakeschek eta De Lucak Funkstörung barriro abian jartea erabagi eben izen bereko albuma argitaratuz Monkeytown Records etxeagaz.
23:00: Marc Piñol (Hivern Discs, Bartzelona): musika elektronikoa.
Marc Piñol 1994. urtetik musika-kazetaria eta 1997tik, barriz, DJa da. Bartzelonako Nitsa klubean hasi zan musikea jarten eta klub honetan egoiliar lez egon zan 2013ra arte. Espainiako musika-hedabide garrantzitsuenek urteko DJa izentau dabee behin baino gehiagotan. DJ lez, oso musika-estilo diferenteakaz lan egiten dau. Andrew Weatherall, Todd Terry, DJ Krush, Mr Fingers, Michael Mayer, Dave Clarke eta beste artista askorentzako hasierako DJ jardun eban. Ivan Smaggheren gustukoenetako DJa be bada: Marc ezagutzen dodazan egoiliarren artean onenetakoa da, eta edozein ordu, genero edo aldarterako nire DJ gustukoenetakoa. Beragaz musikea jartea, oraindino harrituta ixteko gai dan nire buruaren bersino bategaz jartea lakoa da.
Gaur egun nahasteak zein berak sortutako abestiak argitaratzen dabil John Talaboten Piñol Hivern diskoetxearen bidez. Hainbat nahasketa egin ondoren (The XX, Populette & Remain, Fasenuova, David Shaw eta The Beat, besteak beste), Hugo Capablancagaz batera (C.P.I. izena erabili dabe), 12” bat argitaratu dau. Oraintsui Clef.III lana argitaratu dau, Capablanca beraren eta Alejandro Pazen nahasketez osotutako 12" bat.
22:00: Daniel B. (Bartzelona): minimal wave, synthwave, slow techno.
Daniel B. Montbrió del Camp (Tarragona) izeneko herri txikian jaio arren 1977an, orain urte bi bilbotar sentiduten dala erabagi eban. 1980ko hamarkadearen amaierako mediterraneoko klubetan entzuten zan underground musikearen alderdi ilunenagaz emon zituan lehen pausuak. Askotariko estiloak landu ditu, electronic body music, synthpop, new wave, nu discoren oroitzapenak, indie dance, deep & progressive house, besteak beste; gaur egun, barriz, minimal wave, synth wave soinuak eta low bpm’s’ dalakoaren elektronika iluna lantzen ditu, beti be, jantza-pista zorrotz eta kalidadezkoakaz bat etorriz. Adrenalina belarri fin eta dotoreentzat!