Unai Mendizabal txapeldun Erniarraitz Sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 7a, 00:00

Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi dau VIII. Erniarraitz sariketea. Danetara 18 bertsolarik hartu dabe parte txapelketan, eta hiru kanporaketa jokatu ditue finalaren aurretik. Joandako bariku iluntzean jokatu eben txapelketako finala, ganezka egoan Azpeitiko gaztetxean.

Mendizabalek 279 puntu lortu zituan orokorrean eta bigarren egin eban Oihana Iguarani puntu erdia baino ez eutson atera. Jon Gurrutxaga azpeitiarra, barriz, hirugarren sailkatu zan. Azkenean, German Zelaia, Erniarraitz bertsozale alkarteko sortzaileetako baten eskutik jaso eban irabazlearen txapela Mendizabalek.  Hemen sailkapena eta puntuazinoa:

    - Unai Mendizabal: 279 puntu.
    - Oihana Iguaran: 278,5 puntu.
    - Jon Gurrutxaga: 269,5 puntu.
    - Amaia Iturriotz: 267,5 puntu.
    - Gemma Urteaga: 265,5 puntu.
    - Aitor Salegi: 261,5 puntu.

Txapela gitxi ez, eta bertsorik onenaren saria be irabazi eban Unai Mendizabalek, zortziko txikian abestutako bertso bategaz.

Erniarraitz Sariketea bi urtean behin antolatzen dabe, bertso parrandeagaz txandaka. Beraz, datorren urtean bertso parrandearen txanda izango da, eta 2018an jokatuko dabe IX. Erniarraitz Sariketea.

Osorik irakurri