Bardintasunaren aldeko Zirgari sariak sortu ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mar. 7a, 10:00

Zirgarien figuran oinarrituta sortu dabe sari barria Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak, emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren alde egindako lana autortzeko asmoz. Lehenengo edizinoko sarituak aukeratu ditue dagoeneko: Askabide, Haize Berria, Maite Albiz zentroa eta Piper Txuriak. Sariak martiaren 8an emongo dira, Emakumeen Nazinoarteko Sariagaz bat eginaz.

Sasoi baten, zirgariek Bilboko Itsasadarrean gora eroaten zituen ontziak atoian. Zirgariak, normalean, emakumeak izaten ziran eta, horregaitik, bardintasunaren aldeko sari barri honen sinbolotzat aukeratu ditue. Gaur eguneko ongizateari emakumeek egindako ekarpen isilaren erakusle dira zirgariak, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez.

Lau ataletan emongo ditue Zirgari sariak. Bardintasunaren aldeko ibilbidea alorrekoa Askabide alkarteari emongo deutsie. Emakumekanako indarkeriaren aurkako burrukea saria, Haize Berria alkarteak lortu dau. Emakumeen ahalduntzea atalean, Maite Albiz emakumeen dokumentazino zentroak jasoko dau gorazarrea. Amaitzeko, Erantzunkizun eta kontziliazinoa saria Piper Txuriak-ek, bardintasunaren aldeko gizonen taldeak, jasoko dau.

Martiaren 8an, Emakumeen Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz, ekitaldi instituzionala egingo dau Foru Aldundiak eta bertan banatuko ditue Zirgari sariak. Arratsaldeko 18:30ean,  BBK Aretoan, izango da ekitaldia. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Teresa Laespada Foru Aldundiko bardintasunaren aldeko zuzendaria egongo dira han.

Osorik irakurri