Bilboko Arte Eder Museoan lan egiteko beken deialdia zabalduko dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko api. 5a, 09:00

Zazpi prestakuntza beka lortzeko deialdiari esker, gazteei museoen testuinguru profesionalera hurreratzen lagundu nahi deutsie. Apirilaren 11tik 30era bitartean emon ahal izango da izena 2016-17 ikasturteko programan parte hartzeko. Bilboko Arte Eder Museoaren bekak Gondra Barandiaran fundazinoak babesten ditu.

Prestakuntza beken helburu nagusiak honeek dira: Gazteei laneratzen laguntzea, autoprestakuntzea bultzatzea eta gazteak lanbidearen testuinguruan sartzea. Bestetik, Gondra Barandiaran fundazinoaren ikuspegitik, jarduera kulturalak bultzatzea da beka deialdia babesteko arrazoia.

Urrian hasita, bederatzi hileko prestakuntza bekea jasoko dabe zazpi gaztek. Gizarte Segurantzan izena emonda egongo dira bekadunak. 30 urtera arteko personek parte hartu leikee deialdian.

Beka bakotxa arlo baterako izango da eta hautagai bakotxak ezin izango dau bat baino gehiago eskatu. Artxiboan, hezkuntza programetan, argitalpen arloan, erakusketetan eta abar hartuko ditue bekadunak. Bilboko Arte Eder Museoak ohartarazo dau, apirilaren 11tik 30era bitartean emon behar dala izena eta ez dala epez kanpo aurkeztutako hautagaitzarik kontuan hartuko.

Oinarriak, hemen.

Osorik irakurri