Bigarren astegoiena izan da hau Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bermeoko Kafe Antzokian izan da bigarren kanporaketea, eta aretoa ganezka egoala jokatu da.
Parte hartu daben bertsolariak, hurrengoak:
• Aitor Arrutia Azkueta (Enkarterriak).
• Ander Elortegi Garatea (Busturialdea).
• Dani de Miguel Avecilla (Uribe Kosta).
• Imanol Arrutia Azkueta (Enkarterriak).
• Jone Larrinaga Dañobeitia (Uribe Butroe).
• Julen Ibarguengoitia Ordorika (Busturialdea).
Saioko irabazlea Ander Elortegi Garatea izan da, 179,25 puntugaz. Bigarren sailkatua Julen Ibarguengoitia Ordorika izan da 159,50 puntugaz eta hirugarren, barriz, Aitor Arrutia Azkueta Enkarterriko bertsolaria 153 puntugaz; hortik aurrera, laugarren Jone Larrinaga Dañobeitia izan da, Imanol Arrutia Azkueta bosgarren eta azken sailatua, Dani de Miguel Avecilla.
Bermeoko saioan gai-emoile beharretan Olatz Larrinaga Caballero ibili da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe. Idazkari, barriz, Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.
Hurrengo saioak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen Udabarriko Fasean kanporaketa bi jokatuko dira hurrengo astegoienean:
• Apirilaren 23an, Erandioko Josu Murueta aretoan, 17:30ean.
• Apirilaren 24an, Ondarroako Beikozini antzokian, 17:30ean.