Aurten be Bilbao 700 Fundazinoak 365 Jazz Bilbao zikloa antolatu dau, mundu osoko jazz musikako artista handiek osotutako kartelagaz. Apiriletik zemendira egingo dan zikloaren bederatzigarren edizinoan punta-puntako artistak izango dira Bilbon, besteak beste, Regina Carter biolin-jotzailea (Apirilaren 26an), Sendecki eta Olejniczak bikotea (Irailaren 21ean), John Scofield gitarra-jotzailea (urriaren 19an) eta San Francisco Jazz Collective taldea (Zemendiaren 9an).
Zikloa era guztietako entzuleentzat da eta estilo desbardinak batu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generogaz egindako fusino edo buztarketak ahaztu barik, besteak beste, musika klasikoa, rocka, blusa, hip hopa edo munduko musikak.
Aurtengo edizinoa apirilaren 26an hasiko da Regina Carterren kontzertuagaz eta zemendiaren 9ra arte izango da. Zikloko lau kontzertuak Bilboko Campos Antzokian izango dira arratsaldeko 20:00retan.
365 Jazz Bilbao zikloak sendo eusten deutso jazz zaleei edo lehenengoz entzuten dabenei kalidaderik bikaineneko programazinoa eskaintzeko asmoari, izan be, zikloa dagoeneko finkatuta baitago uriko kultur eta aisialdiaren barruko bederatzi urteko ibilbide luzean.
Sarreren salmentea
Sarrerek 6 euro balio dabe eta Kutxabank kutxazainetan, www.kutxabank.es webgunean eta Campos Antzokiko txarteldegietan eskuratu daitekez.