Roger Nelson, Prince ezizenez ezaguna hilda topau dabe bart, Minnesotako Paisley Park herrian eukan etxean, Yvette Noel-Schure haren publizisteak baieztatu dauenez. 57 urte zituan abeslariak.
Pasa dan astean, kontzertu batetik etxera bueltan hegazkinean joiala, emergentziako lurreratzea egin behar izan eben txarto sentidu zalako eta Prince Atlantako ospitale batera eroan eben.
Handik ordu batzuetara, etxera bialdu eben gripea eukalakoan. Hurrengo egunean emon eban kontzertuan ondo egoala esan eutsen han batutakoei.
Hogeita hamabost urteko ibilbidean, 39 disko kaleratu zituan, eta 100 miloe ale saldu. Rocka, rhythm and bluesa, soula, funka, musika baltza eta sikodelia buztartuz edota estilo horreetan jardunez, Minessotako abeslariak 70eko hamarkadearen amaieran hasi eban ibilbidea, eta 1984an mundu mailan arrakasta handia izan eban, Purple Rain diskoagaz.
Danetara, zazpi Grammy eta Oscar sari bat irabazi zituan, azken hori, Purple Rain kantuagaitik.