Santutxuko Bertso Eskoleak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak urtero antolatzen daben Udabarriko Bertso Saioak ekimena maiatzaren 7an hasiko da, Santutxuko Karmelo plazan egingo dan bertso saioagaz. Bertan, Amets Arzallusek, Nerea Elustondok, Beñat Gaztelumendik eta Oihana Iguaranek kantauko dabe.
Hurrengo saioa barrikuntzea izango da, izan be, Ez da kasualitatea saioan lau emakumeren ahotsak biolin eta gitarra soinuz musikatu egingo ditue. Maiatzaren 14an, Karmelo plazan egingo dan saioan, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martinegaz batera, Garikoitz Otamendi eta Arkaitz Bikandi musikariek be parte hartuko dabe. Ordubete eta erdiko saioan, bertsoaren tradizinoan oinarrituz, umorea eta zuzeneko musikea izango dira osogaiak.
Hirugarren saioa, barriz, maiatzaren 21ean izango da, bertan, Bizkaiko txapelduna dan Fredi Paia bertsolariagaz batera, Ibon Ajuria, Julio Soto eta Andoni Egaña izango dira bertsotan Santutxuko Karmelo plazan.
Azken buruan, bertso-saioakaz amaitzeko, aurtengo beste nobedadea santutxun zehar egingo dan bertso-poteoa izango da; maiatzaren 27an, barikuan, kalerik kale ibiliko dira Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes. Abiatzeko ordua: arratsaldeko 20:00retan.
XXXII. Udabarriko Bertso Saioak - Egitaraua:
- Maiatzaren 7an, zapatuan, 13:00ean, Karmelo Plazan: Amets Arzallus, Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran.
- Maiatzaren 14an, zapatuan, 13:00ean, Karmelo Plazan: Ez da kasualitatea, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martín + Garikoitz Otamendi (biolinistea) eta Arkaitz Bikandi (gitarristea).
- Maiatzaren 21ean, zapatuan, 13:00ean, Karmelo Plazan: Andoni Egaña, Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Julio Soto.
- Maiatzaren 27an, barikuan, arratsaldeko 20:00retatik 23:00etara, Santutxu auzoan zehar bertso poteoa: Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballesegaz. Bertso poteoaren ibilbidea: El Rincon tabernea (20:00retan) + Baztertxu tabernea (20:40an) + Guretxe (21:20an) + Kiskis (22:00etan).