Gaur egun, Ipar Euskal Herrian ez dago Lanbide Heziketea euskeraz egiteko ezelako aukerarik. Egoera horri bueltea emon guran, aurtengo Herri Urrats jaialdian batutako diruagaz Baionan lizeo profesionala eregiko dabe. Maiatzaren 8an izango da Iparraldeko ikastolen jaia, ohiko moduan Senpereko lakuaren inguruan.
Lizeo profesional barriaren planoak eginda dagoz. Ikastaro orokorrak eta lan mundura begirakoak eskainiko dira. Azken parte hori da nobedadea, orain arte Ipar Euskal Herrian ezin izan dalako Lanbide Heziketa euskeraz egin.
Akitania-Limousin-Poitou-Charentes-ek, Frantzia hego-mendebaldeko erreginoak batuta oraintsu sortutako eskualdeak, ordainduko dau lizeo barriaren zatirik handiena. Beste hiru miloe, baina, Seaskak ordaindu beharko ditu. Herri Urrats diru hori lortzeko iturri nagusietako bat izango da.
Urtero legez, Senpereko lakuaren inguruan atonduko dabe Herri Urratseko ibilbidea. Esne Beltza, 2zio, Xutik eta Oreka TX musika-taldeak egongo dira, besteak beste. Ganera, bestelako jarduera ugari be antolatuko ditue, helduentzat zein umeentzat, ibilbideko guneetan.