Azkuna Zentroak Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Topaketea antolatu dau gaurtik maiatzaren 29ra, Prototipoak izenburupean. Topaketa honek 3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programeari jarraipena emon nahi deutso, hiru urtez, arte eszenikoez bete eban topaketea.
Prototipoak, bi urtean behin egingo dan nazinoarteko topaketa honek formatu artistiko barriak hurreratu nahi deutsez herritarrei, ezohiko espazioak erabiliz eta erkidegoagaz batera sortutako prozesu artistikoen bidez. Prototipoak programan izango diran artistek eta proiektuek, beren lana proponidutako testuingurura egokituz, esperientzia barriak eskainiko deutsez ikus-entzuleei.
Prototipoak
3, 2, 1. Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketa programearen jarraipena da Prototipoak. Azkuna Zentroaren programazino arloari jarraitzen deutso, hau da, adierazpide garaikideak babesten ditu, eta Bilboko beste programazino edo instituzino batzuen zeregina osotzen dau. Oraingoz, lehenengo prototipoa baino ez da izango; baina etorkizunean, nazinoarteko eta erkidegoko bokazinoa daben ikusleen eta artisten arteko hartu-emonei bide emongo deutsen ingurunea izan leiteke.
Programa honegaz, Azkuna Zentroak espazio erkide bat zabaldu nahi dau, artisten arteko eta artisten eta erkidegoen arteko parte-hartze horizontala jarraibidetzat hartuta. Kanpoan/barruan eta barruan/kanpoan logikea landu nahi da, formatu desbardinetan eta espazioan; eta, horrezaz gan, espazio erkideak sortu nahi dira espazio eta denporen artean, arteari jagokozan espazioen artean eta publikotzat jotako espazioen artean.
Azkuna Zentroa espazio erkidetzat hartzen badogu, orduan, zelan jokatu gizarteko eztabaidak, aldaketak, tirabirak, gatazkak eta bestelakoak espazio horretan ordezkatuta egon daitezan, adierazpide artistikoen bidez? Horixe da komisarioei eta artistei jo jaken erronkea.
Esangura horretan, Prototipoak programeak herritarrei hurreratu nahi deutsez formatu artistikoak, ezohiko espazioak erabiliz. Baina, horrezaz gan, herritarrak artistakana eta artisten proposamenetara hurreratu nahi ditu aldi berean. Azken batean, moemntu bereziak sortu nahi dira, artistek, euren proposamenen bidez, konpartiduteko moduko esperientziak bizibarritu deiezan.
Programea egituratzeko, lau komisario ibili dira lanean: Rosa Casado, Xabier Erkizia, Javier Duero eta Mateo Feijóo.
Proiektuak eta artistak
- Montaña, Belen Cueto (Madril): Zaborrek gure hurreko ingurunean daben zereginari buruzko ekintza eta instalazinoa.
- Más allá del ruido, Carlos de Hita (Madril): Bilboko inguru naturaleko soinu-instalazinoa, uriko txoko isiletatik egindako landa-lanean (edo urilanean) jasotako hainbat erregistrogaz.
- On Air, Graeme Miller (Erresuma Batua): Irratiko permormance/instalazino site-specific honetan, artisteak Bailen kaleko etxe-orratzetik uriaren fluxuaz egingo dauen kontakizuna Azkuna Zentroko auditoriora bialduko da zuzenean.
- Carrying Ruben, Mike Pearson / Mike Brookes (Erresuma Batua): Multi-site performancea Bilboko kaleetatik, Carrying Lynn performancea egiteko: bertan, lagun-talde batek jasota eroango dau Rubén Mateos performer ezindua.
- Exote Kris Verdonck (Belgika): Lorategi instalazino honetan, Euskal Herriko espezie aloktono inbaditzaile nagusiak batuko dira (fauna eta florakoak).
- Manspreading cross dressing y el cuerpo como síntoma del patriarcado, Andres Senra (Madril): Tailer eta performance kolektibo honek patriarkatuak gorputzean dituan sintomatologiak ikertuko ditu, keinu bidezko eta ekintzako lanaren bidez.
- 200 Words, Flo Kasearu (Estonia): Performance kolektibo honetan, Estoniako artistak ikuskera bat eskainiko dau euskal jarduera identitario eta sinbolikoei buruz.
- Blackout#30, Tres (Bartzelona): Instalazino honetan, soinu-eskultura lez hartuko daa Azkuna Zentroa, eta mailaz maila itzaliko dira bere sistema teknologikoak eta geruza akustikoak, giroko argia eta zaratea iraungi, isiltasuna eta iluntasuna lortu arte.
- Disección, Eric la Casa (Frantzia): Tailer honek uriaren soinu-diseinua aztertuko dau, fonografia oinarritzat hartuta, eta soinu-instalazino bategaz amaituko da.
- Diario diseccionado, Maialen Lujanbio / Luca Rullo / Oskar Alegria (Euskadi): Ekintza batzuen informazinoa batu eta erregistrauko dabe.
- El Rechinar (a)pagado, Xabier Erkiziaren proposamen bat (Euskadi): Performance honek XIX. mendeko Bilboko ohiko eszena bat birsortuko dau: idi - burdi karrankaria, kaleetatik kirrinka, uriko soinu-marka bilakatuta.
- Título por determinar, Julian Germain (Erresuma Batua): Artistearen argazki-lanaren uri-erakusketea, tradizinozko euskal kiroleko eskoletan gazteek daben entrenamenduari buruzkoa, publizidadeko euskarrian uritik banatuta.
- Olvidándonos y recordándonos a nosotros mismos, Cai Tomos (Gales/Erresuma Batua): Tailer honek jantzea eta mobimentua landuko ditu edadeko personakaz, sormeneko prozesu lez hartuta.
- Rural and spicy, Ten Pen Chii Art Labor (Alemania): Egoitza eta tailer bat abiaburutzat hartuta, Berlingo taldeak Zorrotzaurreko Open Space-n egingo dauen site specific performance honetan, energia minez betetako diziplinarteko performance ironiko eta ziniko bilakatuko dira herri-kirolak.
- Rural Sports, Markus Wüste (Alemania): Harria izango da Alemaniako eskultorearen ekintza eta instalazino honetako protagonista.