Abian da Bilboko Aste Nagusiko XXXI. Metal, Bertoko Pop Rock Erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mai. 2a, 00:00

Bilboko Udalak, Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo dan Metal eta Bertoko Pop Rock Erakustaldiaren XXXI. edizinoa martxan jarri dau. Izena emoteko epea datorren maiatzaren 4an hasiko da eta maiatzaren 31rarte egongo da horretarako aukerea. Parte hartu nahi daben taldeek izena emotea online egin behar izango dabe www.bilbao.eus orrialdean.


Baldintzak

Aurreko edizinoetan legez, Aste Nagusiko Bertoko Metal, Pop Rock Erakustaldian parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gitxienez Lurralde historiko honetan erroldauta egotea beharrezkoa izango da. Jazza kenduta, Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira.

Azpimarratzekoa da emakumezko kideak dituen taldeak eta euskeraz egindako lanak beren-beregi kontuan hartuko dirala, taldeak aukeratzeko orduan.

Taldeek gitxienez jatorrizko lau kantu  bialdu beharko ditue, baita argazkia, biografia eta taldearen datuak bere. Era berean, nahitaez aitatu beharko dira erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osotzen daben kideen izen-abizenak. Aste Nagusian beste ekitaldi batzuk sortu ezkero, taldekoek kontuan hartu beharko dabe hautatuak izan ezkero, kontzertu honi lehentasuna emon beharko deutsiela eta gehienez 45 eta 50 tarteko minutuko iraupena izango dauela.


31 urtean Metal, Pop Rock Erakustaldia 

Aste Nagusiko Metal, Pop Rock Erakustaldia 1985ean jaio zan pop rock musikan bere tokiaren bila dabizan Bizkaiko taldeei bultzada bat emoteko asmoagaz. Urte honeetan guztietan, 1978 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 310 talde desbardin ezagutzera emoteko aukerea izan dabe Bilboko Udaleko Bardintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako sailak antolatuta, Aste Nagusian egiten dan erakustaldi honi esker.

Erripako kaia, Unamuno plazea, Arenala, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatokiak. Urteak pasau ahala, jaialdi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen topagunea be. We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Knives, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn of Rhino, Radio Crimen, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mpby Dick edo Rubia lako taldeek Aste Nagusiko Bertoko Metal, Pop Rock Erakustaldian parte hartu dabe.

Urtero legez, erakustaldia Beste Jack Kultur alkartearen eta Metal For The Crew alkartearen lankidetzeagaz egingo da.

Osorik irakurri