Zorrotzak VII. Klown jaialdia hartuko dau, Bilboko auzoetako udabarriko kultur programazinoaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mai. 4a, 00:00

Bilbok kaleko arte eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko dau maiatzean eta bagilean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, uriko barrutietara zuzenduta batez be, diseinau dauen programazinoagaz. Eskaintza anitz hori astegoien honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian egingo dan clown jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, eguen honetatik, maiatzaren 5etik aurrera.

Aurten bost konpainia ospetsu izango dira: Euskal Herriko hiru, Itziar Sáenz de Ojer, Trapu Zaharra eta Ékoma Teatro, Dado klown kanadarra eta Kate & Pasi finlandiarra.

Programazinoa eguenean hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zorrotzako Udal liburutegian Itziar Sáenz de Ojerrek eskainiko dauen ipuin-kontalari emonaldi bereziagaz. Klowntu kontari clownentzako ipuin narrazinoa da –euskeraz– eta bertan istorioak, umorea eta ikus-entzuleen partaidetzea buztartzen dira. Pituxa lehen aldiz etorriko da jentaurrean ipuinak kontetan, pozik eta urduri. Izan be, gogo handia dauen arren, ez dau istorio askorik ezagutzen, eta ez daki zelan kontau. Maleta handi batetik ateratzen dituan gauzak eta ikus-entzuleen laguntzinoa erabiliko ditu ikuskizuna aurrera eroateko. Jarduerea dobakoa da, baina ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea, liburutegian bertan.

Inaugurazino jardunaldiari amaierea emoteko, Zinebiklub saioa egongo da Zorrotzako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera, izan be, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialditik, Zinebitik igaro diran umorezko film laburren erakusketea iznago baita. Beste lan batzuen artean, Fant 2015ean Euskal Film Labur Onenaren saria irabazi eban Kris Cemberen Viaje a pies animazino film laburra eskainiko da.

Barikuan, maiatzaren 6an, programeak saio bikotxa jasoko dau arratsaldeko 18:30ean eta 19:30ean, Azokako Parkean. Lehenengo Trapu Zaharra taldea etorriko da, Maribel Salas eta Santi Ugalde antzezle ezagunek antzeztuko daben La Conga lanagaz. Ondoren, Dado clown kanadarraren, gaur egungo vodevileko antzezle onenetakotzat hartzen danaren, txandea izango da. Oddball, mi tío el jorobado magiaz eta ezustez betetako ikuskizuna da. Musika asmakizun harrigarriak, baloi-petardoak, osogai bitxi asko, mimika eta keinu barregarriak... Energiaz betetako esperientzia ia surrealistea.

Klown Zorrotzaren aurtengo edizinoa maiatzaren 7an amaituko da, arratsaldeko 18:30ean hasiko dan Ékoma Teatroren eta Kate&Pasiren ikuskizunagaz, Azokako Parkean. Euskal konpainiak Wifi free aurkeztuko dau, umorearen bitartez teknologia barrien erabilera desegokia aurkezten dauen komedia, zu, ni eta sarearen arteko hartu-emonen alderdi gizatiarrena eta absurdoena erakutsiz. Kate&Pasi finlandiarrek, barriz, Suhde lana ekarriko dabe Bilbora. Gizon baten eta emakume baten arteko harrtu-emonak dira ikuskizun horren gai nagusia. Ikuskizunean, ahalegina egingo dabe ondoko galderei era komikoan erantzuteko: Zelan da posible 50 kiloko emakume batek 100 kiloko gizon bati irabaztea? Zelan funtzionetan dabe hain neurri desbardinetako bi personen arteko hartu-emonek? Nor da zuzentzen dauena eta nor jarraitzen dauena? Zelan osotzen dira hartu-emonak? Galdera horreei erantzuteko zirkuko hainbat teknika erabiliko ditue. 

Clown Zorrotza egitaraua, Kultura Sailak diseinautako Kultura Kalez Kale kultur programazinoaren barruan sartzen da. Ekimen horrek kaleko musikea eta arte eszenikoetako 150 ikuskizun baino gehiago eta beste hainbat jarduera eroango ditu uriko auzoetara maiatzean eta bagilean.


Zorrotzako VII. Klown jaialdia - Egitaraua

- Maiatzak 5 (Eguena):

Zorrotzako Liburutegian, 18:00retan, Itziar Sáenz de Ojer – Clowntu kontari (euskeraz). Beharrezkoa izango da aurretik izena emotea liburutegian bertan.

Zorrotzako Udaltegian, 19:30ean, Zinebiklub, umorezko film laburren erakusketea:

Amor de mono / 2015. 05’00’’. Paulo Mosca / Abel Sánchez. Espainia. Animazinoa.

Descarte's world / 2015. 07’00’’. Joseba Gardeazabal / Juan Viadas. Euskadi. Fikzinoa.

Edmond / 2015. 09’00’’. Nina Gantz. Britainia Handia. Animazinoa.

Sous les soutanes / 2015. 20’00’’. Michel Zarazir. Libano. Fikzinoa.

Viaje a pies / 2015. 14’00’’. Kris Cembe. Euskadi. Animazinoa.

Fiesta de pijamas / 2015. 07’00’’. David Pantaleón. Espainia. Fikzinoa.


- Maiatzak 6 (Barikua):

Zorrotzako Azoka Parkean,
18:30ean, Trapu Zaharraren La Conga (Euskadi).
19:30ean, Dado Clown konpainiaren Oddball, mi tío el jorobado (Kanada).

- Maiatzak 7 (Zapatuan):

Zorrotzako Azoka Parkean,
18:30ean, Ekoma Teatroren Wifi free (Euskadi).
19:30ean, Kate&Pasiren Suhde (Finlandia).

Osorik irakurri