Bizkaiko Foru Aldundiak eta herrialdeko museo eta azpiegitura kulturalek bat egin dabe Museoen Nazinoarteko Egunagaz. Maiatzaren 18an da egun hori, baina bederatzi eguneko egitaraua preparau dabe. Bizkaiko 22 udalerritako 35 azpiegituratan egongo dira jarduerak. Museoak eta paisaia kulturalak leloa erabiliko dabe.
Bisitaldi gidatuak, umeentzako eta helduentzako tailerrak, berbaldiak, argazki rallya, ipuin-kontalariak, dastaketak... aukera zabala egongo da Bizkaiko museotan maiatzaren 14tik 22ra. Ganera, maiatzaren 18an, Museoen Egunean, doban sartu ahal izango da.
Aurtengo leloa Museoak eta paisaia kulturalak da eta horregaz adierazo nahi da museoak jentea sensibilizetako espazioa be badirala. Ondare kulturala eta naturala jagoteko modu aktiboan lan egiten dabe eta euren lurraldearen ordezkari dira, Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu dauenez.
Museoen Nazinoarteko Eguna orain dala 39 urte ospatu zan lehenengoz. Museoek gizartean daukien zereginaz sensibilizetea da helburu nagusia. Igaz, mundu guztiko 35.000 museok bat egin eben ekimenagaz. Aurten be, kopuru handia izango da. Bizkaian, esaterako, 22 udalerritako 35 museo eta azpiegitura kultural dagoz egitarauan.
Bizkaiko museoen egitaraua, hemen.