Josu Landetak eta Garikoitz Sarriugartek irabazi ditue Bizkaiko Txapelketako asteburuko saioak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko mai. 9a, 00:00

Sodupen eta Orozkon jokatu dira asteburuon, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseko kanporaketa bi. Bertan, Josu Landeta Egurrola eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia izan dira onenak. Dagoeneko, zazpi kanporaketa jokatu dira fase honetan.

Zapatuan, Sodupeko kultur etxean jokatu zan asteburuko lehenengo saioa. Josu Landetak 168 puntu eskuratu zituan. Haren atzetik, bigarren egin eban Eneko Arratek (166,5). Txaber Ormazabal hirugarrena be ez zan oso urrun geratu (164,5).

Ganerako parte-hartzaileek puntu gitxiago lortu zituen. Peio Arondok 150,5, Axier Goñik 136 eta Jon Larrabidek 111. Idoia Anzoraindia izan zan gai-jartzaile.

Domekan, Orozkoko Donibane aretora heldu zan txapelketea. Garikoitz Sarriugartek alde handiagaz eskuratu eban lehenengo postua. 182 puntu emon eutsiezen epaileek eta bigarren sailkatuak, Asier Galarzak, 161 lortu zituan. Hirugarren Nuria Cortada izan zan (151).

Ibon Larrazabalek 148 puntugaz amaitu eban saioa, Ekaitz Larrazabalek 145,5 lortu zituan eta Joanes Igeregik 131. Gai-jartzailea Itxaro Juaristi izan zan.

Hortaz, zazpi kanporaketa jokatuta dagoz Udabarriko Fasean. Hurrengo hitzordua Arrigorriagan izango da, hilaren 14an, zapatua. Ander Aldazabal, Arkaitz Zipitria, Galder Bilbao, Igor Galarza, Joseba Artza eta Unai Mendiburu egongo dira bertan.

Osorik irakurri