Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Beste herrialde batzuetatik datozan errefuxiatuen egoerearen inguruko kontzientziazinoa zabaltzea eta hareen baldintzak hobetzeko lan egitea dira alkartearen helburu nagusiak eta, zeregin solidario hori saritzeko, Jai Batzorde mistoak pregoilariaren ardurea emon deutsie.