Hilaren 23tik 28ra, egunero egongo dira bisitak. Normalean ikusi ezin diran lekuetara eroango ditue parte-hartzaileak, esaterako Kristalezko kuboa izeneko biltegira. Horrezaz gan, Areto Nagusiko balkoi jarraitua, Prentsa Historikoaren Biltegia eta abar be ikusi ahal izango ditue.
Horrezaz gan, Losada margolariaren koadro bi, oraintsu zaharbarrituak, erakutsiko deutsiez bisitariei.
Euskerazko bisitak goiz (11:00) eta arratsalde (17:00) egongo dira barikura arte, eta zapatuan 12:00etan. Gaztelaniazko hainbat be egongo dira. Txanda bakotxean ordubete inguruko ibilbidea egingo dabe, gidari batek lagunduta. Aldi bakotxean hamar lagun sartu ahal izango dira gehienez.
Liburutegian bertan zein telefono bidez (94 608 24 87 edo 94 406 77 02) emon leiteke izena, doban. Foru Liburutegira sartzeko, NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela aurkeztu behar dala gogoratu eragin dau Aldundiak.