Loraldiak bere edizino guztietan omentzen dau Anton Abbadia XIX. mendeko euskaltzalea eta Lore Jokoen bultzatzailea. Aurtengo hitzordua, martiaren 7an, berezia izango da, Abbadia ez eze, Aitor Mazo aktorea be gogoan hartuko dabelako: Lehenengo Loraldian Abbadiaren rola jokatu eban Mazok, baina handik aste batzuetara ezustean hil zan.