Euskal kantagintzan erreferente nagusietako bat da Ruper Ordorika, musikazale guztien gogoetan sartu diran kanta ezagunei esker. Hamaika bakarlari eta taldek oñatiarraren errepertorioa (rupertorioa esaten deutso berak) egokitu eta Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dabe, Loraldiaren egitarauaren barruan, Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat kontzertuan. Hilaren 14an, eguaztena, izango da hitzordua.