Mugaritz eta Etxebarri, munduko 10 onenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2018ko eka. 20a, 09:49

Modenako (Italia) Osteria Francescana izentau dabe munduko jatetxerik onena.

Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea (Errenteria, Gipuzkoa), 9. eta Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia (Axpe, Bizkaia) 10. munduko hamar onenen artean dagoz, World's 50 Best Restaurants sailkapenaren arabera.

2017ko sailkapenari eutsi deutso Adurizek. Argizonizek, ostera, atzera egin dau, igaz seigarren sailkatu zalako.

Danetara, lau euskal jatetxe sartu dira 50 onenen artean: Larrabetzuko Azurmendi (43. postuan), Donostiako Arzak (31.ean), Atxondoko Etxebarri (10.ean) eta Errenteriako Mugaritz (9.ean).

Modenako (Italia) Osteria Francescana munduko jatetxerik onena da The World's 50 Best Restaurants zerrendan. Can Rocako Celler jatetxea bigarren sailkatu da. Edozelan be, Osteria Francescana (Italia) jatetxearen ostean, ondokoak sailkatu dira hamar onenen artean: Celler (Girona), Mirazur (Frantzia), Eleven Madison Park (AEB), Gagan (Thailandia), Central (Peru), Maido (Peru), Arpege (Frantzia), Mugaritz (Errenteria) eta Etxebarri (Axpe, Atxondo).

Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak bart emon dau sailkapena, Bilboko Euskalduna Jauregian.