uriola.eus

Busti zaitez esklerosi anizkotxaren alde

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Datorren domekea, hilak 8, Esklerosi Anizkotxa daben personakaz alkartasun eta sensibilizazino eguna izango da.

 

Kanpainearen helburuak hurrengoak dira: Osatzen ez dan gaixotasun honek sortarazoten dituan arazoak gizarteari jakinarazo eta sensibilizau; eta Esklerosi Anizkotxa daben personei eskaintzen deutseguzan errehabilitazino zerbitzuak finantzietako dirua lortu.

Parte hartzeko hondartzetan edo ugerlekuetan mugatutako eremuan bakotxak nahi dituan metroak uger egitea da kontua. Boluntarioek, parte hartu dabenei diploma bat emongo deutsee eta jardunaldiaren amaieran metro guztiak gehituko dira, ekintza sinbolikoan. Ganera, egun osoan boluntarioek informazinoa eskainiko dabe, berbarako, kanpaina honetan zelan lagundu edo zer dan Esklerosi Anizkotxa azalduz.

Gaixotasuna dabenei alkartasuna adierazoteko igaz 112.000 lagun batu ziran 900 hondartza eta ugerlekutan egin zan Esklerosi Anizkotxaren aldeko kanpainan eta 62 miloe kuadrotan egin zituen kirol jarduerak. Aurten be ez da gitxiago espero. Esklerosi Anizkotxa (EA) nerbio sistema zentralaren gaixotasuna da. Garuna naiz bizkarmuina puztu edo handitzen dira, eta ondorioz mielina desagertzen joaten da. Honek guztiak, nerbio sisteman orbanak sortzen ditu.

Gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik indar gehien dauena da, eta normalean 18 eta 35 urteren artean diagnostiketan da. Emakumeei eragiten deutse gizonezkoei baino gehiago.

Gaixotasun kroniko bat da, bizi kalidadean ondorioak eragin leikezana, horregatik gizartean eragin handia sortarazoten dau.

2.200 lagunek dabe Esklerosi Anizkotxa Euskadin.

47.000 lagunek dabe Esklerosi Anizkoitxa Estatuan.

Europan, EA dabenen kopurua 700.000 da.


Molekula-gako bat topau dabe, Esklerosi Anizkotxaren progresinoa atzeratzeko

UPV/EHUko ikerlariek EMBO Molecular Medicine aldizkari zientifiko ospetsuak argitaratutako etorkizun handiko aurkikuntzan parte hartu dabe.

Laborategian gaixotasunaren fase kronikoan sintomak hobetzea lortu da, nerbio-ehuna konpontzea erraztu baita. Erronkea, orain, gizakiakan eragiteko ikerketan aurrera egitea da. Aurkintza hau Euskadin UPV/EHUk eta Achucarro Zentroak gidatutako nazinoarteko partzuergoari eta ciberNed eta CIC biomaGUNEren laguntzinoari esker egin da.

Esklerosi Anizkotxa gaixotasun autoimmunea da eta mielina-geruza izeneko egiturea erasotu eta hondatzen dau, eta hori osorik egotea ezinbestekoa da garunak eta bizkar-muinak behar bezela funtzionetako.

Esklerosi Anizkotxaren egungo tratamenduaren oinarria da sistema immunologikoaren jarduerea moduletea, eta horren zelulak nerbio-sistema zentralera heltzea ebitetea. Terapia horreek eraginkorrak dira gaixotasunaren hasierako faseetan, baina ez deutsie gaixotasunak aurrera egin eta hondatze funtzionalari eusten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa