uriola.eus

Imanol Uria Bizkaiko finalaurrekoetan izango da

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udagoieneko fasea martxan da. Asteburuan, 200 bat bertsozale batu dira Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, lehenengo final laurena entzuteko. Ohiko ariketak amaituta, epaileek erabagi dabe Imanol Uria izan dala onena.

Imanol Uria Bizkaiko finalaurrekoetan izango da
Imanol Uria, Gernikan (argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Ez da alde handirik egon goiko postuetan sailkatutako bertsolarien artean. Imanol Uria irabazleak 451,5 puntu eskuratu ditu, Julen Erezuma bigarrenak 449, eta Asier Galarza hirugarrenak, 448,5. Atzerago geratu dira Garikoitz Sarriugarte (439), Paule Ixiar Loizaga (414) eta Ion Barrocal (382,5).

Honenbestez, Imanol Uria zuzenean pasauko da finalaurrekoetara, saioa irabazteagaitik. Ganerakoek hurrengo saioen zain egon beharko dabe, puntuazinoaren araberako sailkapenean ze postu lortzen daben ikusi arte.

Gernika-Lumoko saioan, Maite Berriozabal izan da gai jartzailea. Epaileak honeek izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili da.

Hurrengo saioa Santurtzin jokatuko da, domekan, hilak 14. Honeek bertsolariak egongo dira oholtzan: Arrate Illaro, Arkaitz Larrazabal Katxo, Eneko Abasolo Abarkas, Imanol Arrutia, Iñaki Iturriotz eta Malen Amenabar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa