Itziarren Semeak, zurigorriz jantzita

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2019ko ots. 18a, 11:27

ICHH Herri Harmailearen 5. urteurreneko abestia da Gogoaren indarra.

Kirol mundura egin dau salto Itziarren Semeak talde bizkaitarrak oraingo honetan. Athletic Cluben zale zaratatsuenak batzen dituan Iñigo Cabacas Herri Harmailearen 5. urteurrena dala eta, Gogoaren indarra izeneko abestia sortu dabe, bideoklip eta guztikoa. Athleticzaleentzako abestia da, klubaren jatorri herrikoia eta San Mameseko giroa azpimarratzen dituana. Bide batez, San Mamesen eta Lezaman herri harmailea behar dabela be aldarrikatzen dabe.

Itziarren Semeak taldeko kideek kolaboratzaileak izan ditue abestia grabetako: Iñigo Espina (biolina) eta Gorka Bidaurrazaga, Pottis (ahotsa). TAOM estudioko Jagoba Ormaetxek grabau dau abestia, eta bideoa Karlos Trijuequeren ardurea izan da.

Musika irlandarraren ikutua dauka Gogoaren indarra-k, biolina, haize-tresnak eta txirula oinarri dirala. Jai giroko doinuak dira, Itziarren Semeak-en ohiko abestietan legez. San Mameseko harmailetan zaleek kantau deien sortu dabe.

Ibon eta Manex Altuna taldekideek idatzi ditue berbak, Fredi Paia bertsolariaren laguntzinoagaz. Athleticen historian mito bihurtu diran jokalari batzuen izenak tartekatu ditue: Pitxitxi, Zarra, Gainza, Iribar, Erika, Aduriz, Iturregi, Susaeta, Muniain eta Ainhoa Tirapu.

Bideoan, zale zurigorrien ibilerak, banderak, bufandak... agertzen dira, baita partiduetako jokaldiak be. Amaitzeko, Endika Guarrotxenak 1984ko Kopako finalean egin eban goleko irudiak ipini ditue.