uriola.eus

Enrique Zuazua Iriondo matematikariak irabazi dau Alexander von Humboldt ikerketa-saria

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Sariak Alemanian eta nazinoartean lanean dabizen entzute handiko ikertzaileak hartzen ditu gogoan. Enrique Zuazua Bilboko Uriolako kolaboratzailea izan da azken urte hauetan.

Alexander von Humboldt Professorship ikerketarako sari garrantzitsuena da Alemanian eta nazinoartean lanean dabizen entzute handiko ikertzaileak hartzen ditu gogoan. 2019ko Alexander Von Humboldt saria Berlinen jasoko dau Enrique Zuazua eibartarrak, Deutsche Telekom-eko egoitza nagusiaren aretoan, Alemaniako Hezkuntza eta Ikerkuntza ministroak eta Alexander von Humbolt Fundazinoaren presidenteak gidatuko daben ekitaldian.

Erlangen-Nuremberg urietako Friedrich Alexander Universitäit (FAU) unibersidadeak hartuko dau matematikari eibartarra. Saria emon eutsienean erakunde horrek adierazo eban Zuazua munduko lehena dala Matematika Aplikatuetan. Matematikearen arlo horren helburua da modeloak, simulazinoak, eta ezagutza aurreratuen hainbat esparrutan injinerutzatik eratorritako prozesuen kontrola hobetzea, besteak beste, hegazkingintzan, sare eragileetan, nahiz jokabide sozialean. Era berean, naturearen fenomenoak aurreikusteko be, itsasaldiak kasu, klima-aldaketearen eraginez, gero eta garrantzitsuagoa da modelo matematikoen, irudien, neurketen eta datuen kalidadea, eta Enrique Zuazuaren ikerketa-arloan ezinbesteko oinarria izango da hori.

Katedra honek matematika barriak garatzen lagundu leike Naturearen dinamikea hobeto ulertzeko; bai eta konputagailu modernoen laguntzinoagaz simulazino hobeak egiten be. Eibarrentzako eta eibartarrentzako albiste ezin hobea izateaz gan herri legez ohorea be bada, eibartar batek arlo horretan inoiz jasotako saririk handiena dalako, ondo merezidutako saria.


Enrike Zuazua Iriondo

Eibarren jaio zan 1961eko irailaren 28an. 1990eko garagarrilean, 29 urte zituala, lortu eban Madrilgo Konplutenseko Matematika Aplikatuaren katedrea, eta gaur egun Madrilgo IMDEA-Matemáticas Institutuaren zuzendari dogu. 2006ko Euskadi saria jaso eban, Zientziaren eta Teknologiaren atalean. 2007ko Julio Rey Pastor Sari Nazionala jaso dau, Matematikearen eta Informazino Teknologiaren eta Komunikazinoen Ikerketan emoten dan saririk garrantzitsuenetakoa.

Enrike Zuazuak OHO ikastolan eta La Salle ikastetxean egin ondoren, BBB eta UOI Unibersidade Laboralean egin zituan. Matematika Zientzietako lizentzia atera eban 1984an, EHUn, eta handik denpora batera Zientzia Fakultadeko Sari Nagusia jaso eban. Parisko Pierre eta Marie Cuemon eutsien. 1988an defendidu eban tesia eta kalifikazinorik altuena emon eutsien. Doktore-tesia euskeraz egin eban; Piskunov-en Kalkulu diferentzia eta integrala liburua (UEU) be berak euskeratu eban beste batzuekaz alkarlanean. UEUko ikastaroetan sarritan egon da hitzaldiak emoten.

1987-1988 ikasturtean, irakasle laguntzaile izan zan EHUn. Doktoretza-ondoko egonaldia egin eban 1988ko irailetik abendura bitartean New Yorkeko Unibersidadean. Handik gitxira, Madrilgo Unibersidade Autonomoan irakasle titular plazea eskuratu eban Analisi Matematikoan.

1990ean, 29 urte zituala, lortu eban Madrilgo Konplutenseko Matematika Aplikatuaren katedrea. Sailaren zuzendari izan zan 1990etik 1994ra bitartean eta Matematika Aplikatua sailaren zuzendari 95etik 99ra. 2001ean Unibersidade Autonomora joan zan irakasle. Gaur egun Madrilgo IMDEA-Matemáticas Institutuaren zuzendari dogu. 

Zuazua eibartarra AEBetako hainbat Unibersidadek eta Frantziako beste horrenbestek ezagutu izan dabe irakasle. Hamazazpi dira zuzendu izan dituan doktoretza-tesiak, danak emoitza ezin hobeagoakaz –bere zuzendaritzapean tesia egin eben Ana Carpiok eta Carlos Castro aparteko sari bereziak jaso zituen euren lanagaitik.

Orain arte, berrogeita hamarretik gora dira, munduko matematikaririk onenetakoa legez Nazinoarteko Kongreso berezietan emon dituan hitzaldi bereziak: Finlandia, Niza, Paris, Hong Kong… Ikerlari aparta, Plan Nazionaleko proiektu nagusienetan ikerlari nagusia bera izan da eta gaur egun be holan da: Madrileko SIMUMAT proiektuaren koordinatzaile; nazinoarteko hainbat proiektutan Espainiatik bialdutako erantzule nagusi (Europa Alkartearen Tempus, Alfa, Science…). 2007ko abenduaren 13tik 15era, Zuazuak berak antolatuta, naziNoarteko kongresu bat izango da Coimbran. 2008an zehar hitzaldi asko eskainiko ditu munduan zehar eibartarrak (Txina, Mexiko, Santander, Paris...)

ESAIN: COCV aldizkariaren editore-burua da 2003tik, ISI zerrendan, matematika aplikatuen alorrean eta automatizazinoan eta kontrol sistemetan goreneko mailan dagoan aldizkaria. Beste aldizkari berezitu batzuetan be editore da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa