Ikusgai dago Laura Martinezen #lanbikaina artelana

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2019ko mai. 20a, 11:53

Urtebetean egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.

Laura Martinez Martin artistearen #lanbikaina artelana aurkeztu dabe Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Itsas Kontainerretan egindako instalazino Artistikoen 7. edizinoko lehiaketearen irabazlea.

Urte batez ikusgai egongo dan artelan honek, Euskalduna eta La Naval ontziola handien langileek egindako lan bikaina goraipatzea dau helburu, baita, gaur egun, #hashtag batek izan leiken eragina azpimarratu be.

Arte Eder Fakultadeak Bilbao Art District ekimenaren barruan atondutako jardueren artean nabarmendu bhear da Laura Martinezen lana.