uriola.eus

XVII. Caostica jaialdiko irabazleak aukeratu ditue

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Pello Gutierrezen Zain izan da euskerazko lanik onena.

XVII. Caostica jaialdiko irabazleak aukeratu ditue
Irabazleak oholtzan (argazkia: Caostica) | Ikusi handiago | Argazki originala

Formatu ugaritako ikus-entzunezkoak ikusi ahal izan dira egunotan Bilbon, uriko espazio alternatiboetan egindako proiekzino, berbaldi eta abarrei esker. Hilaren 1etik, Erribera, Yimby, San Frantziskoko indusketak, Bilborock, Caostica egoitzea eta Sarean zinemearen erdigune izan dira, baina palmaresaren barri emonda, amaitu da Caostica jaialdiaren 17. edizinoa. Atzo, Gurutzetako ospitalean egitarau nagusitik kanpoko proiekzino solidarioa egin eben.

Hainbat ataletan banatu ditue sarituak. Berbarako, Bideoklipen alorrean, Fat Jackson izan da irabazlea, Atom Rhumba taldeak eta Beatriz Sánchezek sortua. Kategoria horretako aitamen berezia Oblique & Carlos Bayonaren Like neon lights-i egin deutsie.

Bideozinema atalean, Carlota Peredaren Cerdita izan da onena, eta aitamena Robert Deleskie kanadarraren Lay Them Straight-ek eroan dau. Animazinoan, Txinara joan da sari nagusia, Lam Can-Zhaok irabazi dau War for Keyboard Warriors lanari esker. Portugalgo Guilherme Afonso eta Miguel Madaíl de Freitasi egin deutsie aitamena, Don't Feed These Animals filmagaitik. Bizarro sailean, Jessica espainiarraren Catenaccio-k irabazi dau, eta aitamena T.J. Yoshizaki amerikarraren Hot Dog-entzat izan da.

Euskerazko obrarik onenarentzako saria be egon da aurtengo Caostican. Pello Gutierrez donostiarrak egindako Zain izan da onena. Kimuak programan aukeratu eben film labur hori, eta oraingoan, Caosticako epaimahaiak emon deutso oneretxia.

'Zain', Pello Gutierrez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa