uriola.eus

'Zinema Euskeraz' Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

16 film eskainiko jakez Bilboko ikastetxeetako ikasleei.

Bilboko Udalak euskeraz eta balioetan eduketearen alde. Hori dala eta, aurten be, Zinema Euskeraz ekimenean parte hartu eta balioetan oinarrituta eduketako aukerea eskaintzen deutse ikastetxeei; horretarako, euskerazko zenbait film erabiliko dira, eta euren gainean gogoeta egin eta landu egingo dira unitate didaktikoen bidez. 2019-2020 ikasturte honetan, egitarauak 16 film eskainiko dizkie guztira egitasmoari atxikitako Bilboko ikastetxeetako haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleei.

Beste urte batzuetan ez legetxe, 2019-2020 ikasturteko barritasuna izango da bigarren hezkuntzako ikasleek ingelesez ikusi ahal izango dabela film bat, jatorrizko bersinoan; Just Charlie. Era berean, aukerea izango dabe azpitituluen hizkuntzea hautatzeko, ingelesez edo euskeraz. Ez da barritasun bakarra, izan be, Zinema Euskeraz programeak zinema prezio berezietan eskainiz estreinauko dau ikasturtea. Ikasle zinemazaleek film bi ikusi ahal izango ditue 3 euroan.

Programa honek harrera ona dau Bilboko ikastetxeetan. Igazko 2018-2019 ikasturtean, Uriko 35 ikastetxek hartu eben parte. 2019-2020 ikasturterako, 40 bat ikastetxek emon dabe izena, eta epea edegita dago oraindino. Programan parte hartu nahi daben ikastetxeek izena emon leikie, ikasturte osoan zehar, Tinko Euskera Alkartearen webgune honen bidez www.tinkoeuskaraz.eus eta Irudi Biziak Alkartearen webgunearen bidez www.irudibiziak.eus edo telefono honetan: 944 16 66 77. Halan da be, kontuan izan behar da saio bakotxaren edukiereari lotuta dagoala filma.

Zinema Euskeraz programeak 16 film eskainiko ditu: 10 ume hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat, eta 6 bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Saioak El Carmen aretoan eta Azkuna Zentroko GOLEM zinemetan eskainiko dira, maiatzera arte.

Ume Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan (3 eta 12 urte bitartean), ondokoa filmak eskainiko dira:

PIM & POM

HARRI ZOPA

YUGO & LALA

ALFONBRA MAGIKOA

PADDINGTON 2

OKER

ASTERIX: EDABE MAGIKOAREN SEKRETUA

TERRA WILLY: PLANETA EZEZAGUNA

PLOEY- EZ DUZU INOIZ BAKARRIK HEGAN EGINGO

MR LINK: JATORRI GALDUA


Bigarren Hezkuntzan (12 eta 16 urte bitartean), honako honeek:

LOREAK

GAZTE HARRIGARRIA

JUST CHARLIE

ENDERREN JOKOA

EL VIAJE DE NISHA

UNA BOLSA DE CANICAS


Zinema Euskaraz

Helburua pedagogikoa da: euskerea zinemearen bidez gozeteaz gan, film bakotxaren ostean filmetako gaiak landuko dira ikasleakaz.

Programa honek eskaintzen dituan filmek balioen inguruko gaiak lantzen ditue: bardintasuna, eskolako inklusinoa, norberaren buruaren estimea, egunean-egunean norberaren burua hobetu beharra, nerabeek eguneroko bizimoduan euren sentimenduei aurre egin beharra, adiskidetasuna edo klima aldaketea. Gainera, ikasturte honetan beste gai bat be izango da, transexualidadea, Just Charlie filmaren bidez.

Zinema Euskeraz programea 1991an hasi zan eta ordutik Bilboko 200.000 bat ikaslek parte hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa