uriola.eus

'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' estreinauko dau Bertha Gaztelumendik

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

'Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa' zemendiaren 12an estreinauko dabe Bilbon.

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak – Zinebik, Le Village seriea estreinau dau astegoienean. Jaialdiaren 61. edizino honetako Ohorezko Mikeldia jasoko dauen Claire Simon zinemagile frantsesaren azken lana da. Arriaga Antzokian egindako ekitaldian Zinebiren omenaldia jaso eban Claire Simonek bere jakinminei, sorkuntza prozesuei eta zinema garaikideari buruz dauen ikuspegiaren gaineko masterclassa emonez jente guztiarentzat zabalik.

Ohorezko Mikeldiagaz, 61. Zinebik Claire Simonek Europako zinema garaikidearen forma narratiboen eta estetikoen eta lengoaiaren barrikuntza erradikalaren alde egindako apustua aintzatetsi dau. Zinemagile frantziarraren lanak izaera ezohikoa, personala eta aktibistea erakusten dau. Haren filmografiak oso estilo eklektikoa eta hibridoa dau, cinema vérité izenekoaren tradizinoari lotuta, beti be fikzinoaren eta dokumentalaren arteko mugak zalantzan jarriz.

Claire Simonek aurten bertan amaitu dau ordu erdiko 18 kapituluk osotzen daben Le Village serie dokumentala. Zinema dokumentalaren eta nekazaritzearen artean dagoan lotureari buruzko suspensezko filma da, Lussasen, Frantziako Ardèche lurraldean, girotua. Urtero, herri horrek États généraux du film documentaire izenekoa jasoten dau. Bertan, mahastizainak eta zinema dokumental banatzaileak merkatuaren legeen kontra dabiz burrukan, maite dabena egiteko eta saltzeko: mahatsondoak, ardaoa eta filmak. Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzeagaz, 61. Zinebik seriearen Estaduko aurkezpena jaso dau.


Zezeilak 11

10:00etan. Azkuna Zentroko Golem Zinema-Aretoan, hedabideentzako emonaldia izango da. Bertoko Begiradak atalaren barruan emongo dabe Bertha Gaztelumendiren Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa (Dok. 60 min.) film dokumentalaren proiekzinoa.

11:15ean. Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Lehiaketatik kanpo, Bertoko Begiradak atalaren barruan estreinauko dan Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa filmaren gaineko gorabeherak emongo ditue. Bertha Gaztelumendi zuzendaria, Sabino Ormazabal gidoilaria eta Silvia Mendibil eta Ane Matanzas produktoreak egongo dira, Vanesa Fernández Guerra, Zinebiko zuzendariak lagunduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa