uriola.eus

Arriaga Antzokiak Opari Txartela ipini dau salgai

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Modalidade bi dagoz: 40 eurokoa eta 100ekoa. Arte eszenikoen inguruko zaletasuna zabaldu, publiko barria erakarri eta ikus-entzuleei antzokira sartzea errazteko asmoz, Opari Txartela jarri dau martxan Bilboko Arriaga Antzokiak. Gabon sasoia datorrenez, opari bikaina izan leitekela uste dabe ekimenaren bultzatzaileek.

Opari Txartelaren funtzionamendua erraza da: 40 eta 100 euroko saldodun txartelak dagoz aukeran, eta 2020ko bagilean aurtengo denporaldia amaitu arte, Arriagan programetan diran antzezlan, kontzertu, opera eta abarretako sarrerak erosi ahal izango dira, normalean baino nabarmen merkeago. Saldoa amaitu arte, nahi beste sarrera erosi leitekez.

Antzokiko txarteldegian ez eze, sarrerak online erosteko be balio dau txartelak, horretarako erabiltzaile bakotxak dauen kode berezia erabilita. Opari Txartela bera, Arriagako txarteldegian zein informazino bulegoan eskuratu leiteke.

Bestelako abantaila batzuk be baditu Arriagaren Opari Txartelak. Esate baterako, behin saldoa agortuta, Arriagako Adiskide txartela doban lortu leikie erabiltzaileek, antzokiko informazino bulegoan Opari Txartela entregauta.

2013an atera eban lehenengoz Arriaga Antzokiak Opari Txartela, eta, urterik urte izan dauen arrakasteari esker, aurten zazpigarren aldia izango dau. Helburua garbia da: Ahalik eta jente gehien antzokiko ikuskizunetara erakartea eta harrobia lantzea, publiko barrietara helduta. Opari Txartela oparitzen dauenak, emozino bikain eta parebakoak be oparitzen ditu, adierazo dabe antzokiko arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa