uriola.eus

Bilboko emakume etorkinak autortu ditue

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Stella Maris García Ardiles; María Teodocia Juncay Morocho; eta Luz Elena Villegas Sánchez dira sarituak.

Etorkin guztiek Bilboko gizarteari egiten deutsien ekarpena eta egiten daben lana nabarmendu ditue. Udal ekimen hau Immigrazino Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatzen dau, eta haren helburuen artean emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan daben garrantzia nabarmentzea dago, baita erreferentziazko agertokiak ezartzea eta dibersidadea aintzatestea be.

Ondokoak dira sarituak: Stella Maris García Ardiles, emakume politikarien atalean; María Teodocia Juncay Morocho, emakume ekintzaileen atalean; eta Luz Elena Villegas Sánchez, emakume aldaketa-eragileen emakumeen atalean.

Bilboko Udalak mezuak udalaren sare sozialen bitartez zabaltzeko ikus-entzunezko kanpaineari ekin deutso eta zortzi hautagaiek euren testigantzak azaldu ditue. Immigrazioaren Tokiko Behatokiak adierazo dau, 2019an, kanpotarrak diran eta Bilbon erroldautako pertsonen % 50 emakumeak dirala.

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak emakumeek egiten daben lana azpimarratu dau. Ekitaldian Bilboko emakume etorkinen aintzatespena egin da, lehenengo aldiz. Udal ekimen hau Immigrazino Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatzen dau, eta haren helburuen artean emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan daben garrantzia nabarmentzea dago.

Bilboko Udalak eta Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak Migratzaileen Nazinoarteko Egunaren ospakizunagaz bat egin dabe. Data hori egun garrantzitsua da Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren arabera, eta egun hau ospatzea udalaren konpromisoetako bat da, kultur artekotasuna tokiko ekintzan printzipio transbersal lez txertatzeko helburua betezeko. Gauzak holan dirala, ospakizunean indar berezia hartzen dabe ondoko helburuek: udalerrian kultur aniztasuna erakustea, eta kultur artekotasunaren balioa aintzatespen publikorako erispidetzat hartzea.

Bilboko emakume etorkinen aintzatespena egin da, Immigrazino Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatuta. Bilbon etorkin asko dago, ekarpenak egiteko kapaz diranak eta gehientsuenak emakumeak dira, familien eta beste talde sozial batzuen ongizatearen eta garapenaren motor.

Saritutako personek Iñaki Arce Sagardui artista bilbotarrak egindako obra original bat eta diploma bana emon jake.


Inmigrazinoaren tokiko behatokiaren 2019ko ikuspegia

Udalerrian dagozanuden atzerriko biztanleen datuak urtero eguneratzen ditu, bilbotarrek immigrazinoari buruz dituen pertzepzino, balio eta jarreren barometroa da. Bilboko auzoetako azterlanak eta uriko bizikidetza eta integrazinoa baldintzatzen dituen egoera edo kolektibo jakin batzuen inguruko azterlanak egiten ditu. 2019ko ikuspegiak zenbait zifra erakusten ditu. Ondokoak dira garrantzitsuenak:

Bilbon bizi diran atzerriko jatorriko personen portzentajea % 12,9 zan 2019an (44.745 persona), igazkoa baino portzentaje apur bat handiagoa. Gehienak (% 75,6) latinoamerikar jatorrikoak dira, % 61,8 emakumeak. Kolonbia, Bolivia eta Maroko dira atzerriko jatorririk garrantzitsuenak udalerrian. Gaur egun, Bilbon erroldautako eta atzerriko jatorriko personen % 54,1 Latinoamerikako herrialde batean jaioa da.


Inmigrazino Gaietarako Bilboko Kontseilua

Kide anitzeko organoa da, aholkuak eta informazinoa emoten ditu eta etorkinen alkarteen eta udalerriko jarduera politikoan, ekonomikoan eta sozialean, gizarteratze eta bizikidetza-politikak lantzen dabilen gainerako eragileen partaidetza demokratikoa ziurtatzeko asmoz sortu zan.


Migrazinorako Euskal Itun Soziala

EAEko eremuan, zemendiaren 30ean jentaurrean aurkeztu zan Migrazinorako Euskal Itun Soziala: Jaso gura geunkena eskaintzea. Ekitaldi honetan euskal erakundeen ordezkaritza zabal batek parte hartu eban, baita Bilboko Udalak eta migrazino-fenomenoen inguruan jarduten daben gizarte-erakunde ia guztietako ordezkariek be.

Itunak gogorarazoten deusku emakumeak ikusezinak dirala migrazinoari buruzko diskursoan, besteak beste, gizonak diralako protagonista migrazinoaren diskurso tradizionalean. Emakumeak, barriz, agente independente dira eta migrazino-proiektu autonomoak ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa