Azkuna Zentroak Maria Ruidoren filma eta Edredon talderaren musikea dakarz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2020ko urt. 8a, 17:11

Estado de Malestar errealismo kapitalistearen garaiko sufrimendu psikikoari buruzko filma da.

Zinema edegia. Etorkizun barria asmatuz aro post-digitalean dogun errealidadea-ri buruzko zientzia fikzino, utopia eta distopiei buruzko zikloaren azken saioa dakar Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Zentroak, izan be, datorren zapatuan, urtarrilaren 11n, María Ruido zinemagile eta artistearen Estado de Malestar (malestar_exhuberancia_anomalía) aurkeztuko dau, saiakera bisuala, errealismo kapitalistearen garaian sintomatologia sozialaren eta sufrimendu psikikoaren inguruan. Edredón taldeak zuzenean jarriko deutso soinua ikuskizunari, filmaren soinu-bandearen egileak. Proiekzinoaren ondoren topaketa bat izango da zuzendariagaz.

Proiektuaren oinarri legez, Mark Fisher, Franco Berardi eta Santiago López Petiten testuak erabili ditu María Ruidok, bai eta filosofoakaz, psikiatrakaz eta erasandako edo diagnostikautako personakaz izandako alkarrizketak be, batez be Madrilgo InsPiradas aktibista kolektibokoakaz izandakoak. Dokumentu honek glitch bat dakar irudira eta gure burmuinera, psikiatria garaikidea eta egoera aldatuak ikuspegi feminista batetik birpentsauta.

Pelikulea zikloaren barruan proponidu da, bizi dogun errealidade kapitalistan norbanakoaren oraingo egoerearen aurrean egindako gogoeta legez, eta etortekoa dan aro postdigitaleko gizarte barri batera heltzeko eraikuntza aldi berean itxaropentsu bezela.

Kontuak kontu, hitzordua urtarrilaren 11n, zapatuan, da 19:30ean (Auditorium). Filmeko soinu-bandea ondu eban Edredón taldeak zuzenean jarriko deutso soinua ekitaldiari.

Zintea eguaztenean, urtarrilaren 22an be proiektatuko da, 20:00retan Golem zinema-aretoetan.