uriola.eus

FANT-ek 'Domino', De Palmaren film barria estreinauko dau urtarrilaren 30ean

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

26. FANT-erako kopiak jasoteko azken eguna 2020ko martiaren 1a izango da.

Petter Skavlanen gidoia dauen polizia-thrillerra Golem–Alhondiga zinema-aretoetan emongo da eguenean, 20:00etan. Sartzea doban izango da, egun berean, 16:00etatik aurrera, txarteldegian jaso beharko dan gonbidapenagaz (persona bakotxeko 2 gehienez, leku guztiak bete arte).

2020ko Bilboko Zinemaldi Fantastikoak–FANT-ek, aurre-estreinaldi bat emongo dau hilero, maiatzaren 8tik 16ra izango dan hurrengo edizinoaren aurreko hilebeteetan.

Bilboko Udalak antolatzen dauen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak –FANTek–, 26. edizinoa beteko dau maiatzaren 8tik 16ra eta, aurten be, aurreko hilebeteetan generoari buruz egindako azkenengo lanen aurre-estreinaldiak eskainiko ditu.

Lehenengo hitzordua eguen honetan, hilaren 30ean, izango da, Petter Skavlanen gidoia dauen Brian de Palmaren Domino (Danimarka/Frantzia/Italia/Belgika/Holanda 2019) film barriaren aurre-estreinaldiaren proiekzinoagaz. Filma zezeilaren 21ean estreinauko da areto komertzialetan eta A contracorriente Films etxeak banatuko dau.

Igaz, 25. edizinoaren harian, martxan jarri eben ekimenagaz, maiatza baino lehen bere ikus-entzuleakaz batzeko atxakia dakar FANT-ek, hilean behin aurre-estreinaldi bat eskainiz.

Antzezleak: Nikolaj Coster-Waldau, Carice van Houten eta Guy Pearce dira. Nikolaj Coster-Waldau (Juego de tronos tele-saiokoa) eta Carice van Houten (El libro negro) ezagunak dira indar handiko thriller garaikidearen protagonistak. Antzezle taldea osotuz Guy Pearce (Memento) be ikusiko dogu dogu aktore lanetana. Brian De Palma txalotuak zuzendutako lana da, generoaren benetako maisua, haren filmografian dagozan maila bikaineko Carrie, El precio del poder edo Los intocables de Eliot Ness lanek erakusten daben legez.

Istorioaren protagonista, bere lankidearen hiltzailea topetako ofizial bategaz alkartzen dan Danimarkako polizia bat da. Bikoteak ez dakiena da aitatu personeak CIAren operazio berezi batean egiten dauela lan, eta Europan Isisen zelula terrorista baten arrastoa jarraitzen dabilela.


26. FANT 26-erako film laburrak eta luzeak aurkezteko epea

Kopiak jasoteko azken eguna 2020ko martiaren 1a izango da. Lehiaketara materialak aurkezteko prozedurea eta behar dan informazino osogarri guztia jaialdiaren www.fantbilbao.eus webgunean agertzen diran oinarri osoetan konsultau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa