Bilboko Udalaren eta Guggenheimen arteko hitzarmena, 2020rako

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2020ko urt. 31a, 11:33

Sinatu barri daben akordioaren arabera, 250.000 euro jasoko ditu museoak.

Orain dala hamarkada bi baino gehiagotik Bilboren ikur eta eragile kultural esanguratsua da Guggenheim Museoa, eta, jarduera horri eutsi ahal izateko hitzarmena sinatzen dabe urtero Bilboko Udalak eta Museoaren Patronatuak. 2020rako akordioa be eginda eta sinatuta daukie, ohar baten bidez jakitera emon dabenez.

Hitzarmenaren arabera, urteko programea aurrera eroateko 250.000 euro emongo deutsaz Udalak museoari. Guggenheimek bultzatzen dauen programazinoaren balioa autortu eta berme sendoa emon deutso Udalak, Arte Ederren Museoagaz, Euskal Museoagaz eta sektoreko beste erakunde batzukaz egiten dauen legez, uriko ekimen kulturalak babesteko asmoz.

Gogoan izan behar da Guggenheim Museoagaz dauen loturea sendotzea dala Udalaren 2019-2023ko Agintaldi Planeko Kultura eta kirola ildoan aurreikusitako 11 ekintzetako bat. Arte Ederren Museoa eta Bilbao Arte handitzea, Euskal Museoa modernizau eta handitzea, Azkuna Zentroa kultura garaikidearen gunetzat finkatzea eta Kultura Plan Estrategiko barria lantzea be badagoz planaren barruan.

Ganera, Bilboko Udala Guggenheim Museoaren Patronatuko kide da 2000. urtetik. 2010ean, Batzorde Eragileko partaide bihurtu zan.