uriola.eus

Kale Dor Kayikok 30. urteurrena ospatu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Agintari politikoak egon dira urteurreneko azken ekitaldian.

Deustuko Unibersidadeko Paraninfoan batu dira Kale Dor Kayikoko ordezkariak eta hainbat erakundetako agintariak, Euskal Herriko ijitoak batzen dituan alkarte horren 30. urteurreneko ekitaldietako azken topaketan.

Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da ekitaldiko burua, eta oroigarria emon deutso Kale Dor Kayikoko presidente Manuel Vizarraga Motosi. Han izan da Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea be, eta, Bilboko Udalaren izenean, Juan Mari Aburto alkatea eta Juan Ibarretxe eta Itziar Urtasun zinegotziak. Izan be, Kale Dor Kayikoren egoitza nagusia Bilbon dago.

Ekitaldi instituzionala ez eze, Deustuko Paraninfoko topaketeak bestelako jarduerak be izan ditu: Ijitoen eta gai sozialen inguruko mahai-inguru bana, musikea eta irakurraldiak. Tía Victoria eta Casimiro Amaya arduratu dira poemak irakurteaz, eta, musikea, ostera, Yarey Jiménezek eta Casimiro Amayak jo dabe.

Kale Dor Kayiko alkartea 1989an sortu eben, ijitoei hezkuntzea, kontzientzia, formazinoa eta aholkua emoteko asmoz. Bizikidetzearen eta gizartean parte hartzearen ganeko eztabaidea biztu eban ijitoen artean. Askotariko lana egiten dauenez, bertoko ijitoen erreferente nagusietako bat da gaur egun, eta erakunde publikoakaz alkarlanean dihardu herri horren kulturea jagoten eta bertako kideei aukerak emotearen alde.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa