La Riberako Merkatarien Alkarteak telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat aktibau ditu, eskariak jasoteko: mercadolaribera@gmail.com eta 944 072 031.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoan Bilbao Zerbitzuak alkarteak, uria horniduten daben zazpi udal merkatuen ordutegiak egokitu ditu:
- La Riberako merkadua: 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.
- Zabalguneko merkadua: 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.
- Deustuko merkadua: 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.
- Otxarkoagako merkadua: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.
- San Inazioko merkadua: 08:00etatik 14:00etara, astelehenetik zapatura.
- Traukoko merkadua: 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik a 20:00retara, astelehenetik barikura; zapatuetan: 08:00etatik 14:00etara.
- Labayruko merkadua: 09:00etatik 15:00etara, astelehenetik zapatura.
Kontuak kontu, erabiltzaileek euren okela (txahal, bildots, txarri), hegazti, arrain eta itsaski, fruta eta barazki, ozpinetako, konserba, ketu eta gazitu eta okindegi eskariak egin ahal izango ditue bide horreek erabilita. 14:00ak baino lehen jasoten diran eskariak hurrengo egunean arratsaldean banatuko dira, etxebizitza bakotxaren atarian. Bialketea dobakoa izango da merkatuko bezeroentzat eta Bilbora eta Etxebarrira eroango dira.
Eskariak Erriberako Merkatuko Merkatarien Alkarteari egin beharko jakoz eta harek banatuko ditu bere bazkideen artean. Eskari bat postu jakin bati egin gura bajako, alkarteak postu horregaz zuzenean hartu-emonetan jarteko gomendioa egiten dau.
Modu berean, Otxarkoagako Merkatuak erosketak etxera eroateko dobako zerbitzua eskainiko dau, hurreratzeko arazoak dituen edo arrisku egoeran dagozan persona guztientzat. Merkatuak eskerrak emon gura deutsee Barrutiko Otxarbe Zentroari eta Tendeli, auzoari emondako zerbitzuagaitik.
Euskera eta Hezkuntza Sailak bilbotarrentzat antolatutako ekintzak atzeratu egin ditu
Neurriak Harrapazank, Ikusi eta Ikasi, Zinemea euskaraz eta Darabilbo programei eragingo deutse.
Bilboko Udalak jakinarazo nahi dau Euskerea eta Hezkuntza Sailak uri osoan antolatzen dituan bilbotarrentzakoko ekintzak atzeratu egingo dirala besterik iragarri arte.