uriola.eus

Villa Sound jaialdian hamabi talde eta bakarlarik hartuko dabe parte

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Apirilean lau kontzertu joko ditue Bilborocken, talde ezagunakaz batera.

Musikari gazteei bultzadea emoteko antolatu dau Bilboko UdalaVilla Sound jaialdia, eta publikoari gaur egungo sormen-jokerak erakusteko be bai. 16 eta 30 urte bitarteko kideak dituen taldeei eta edade horretako bakarlariei zuzendutako deialdian, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 106 parte-hartzailek emon dabe izena. Horreetatik, hamabi aukeratu ditu epaimahaiak.

Apirilean, lau kontzertu egongo dira Bilborocken. Bakotxean, hiru finalistak joko dabe, baita talde ezagun konbidaduek be. Kontzertuetara doban sartu ahal izango da. Lehiakide guztien emonaldiak entzun eta gero, epaimahaikideek sei aukeratuko ditue VSB Mentoring izeneko saioetan parte hartu deien. Maiatzetik urrira, aholkularitza profesionala emongo deutse sei taldeoi aitatutako saioetan. 

Sare sozialetan edukiak, produkzino teknikoa, zuzeneko saioak, jaubetza intelektuala, birak eta enpresa sustatzaileakaz hartu-emonak landuko ditue, besteak beste, VSB Mentoring saioetan, sektoreko adituen laguntzinoagaz. 

Horrezaz gan, epaimahaiak talde bat aukeratuko dau, Espainiako hainbat lekutan lau kontzertuko birea egiteko, VSB Tour dalakoan. 2021eko azken hiruhilekoan izango dira emonaldiak. Banden proiekzinoa bultzatzea, beste leku batzuetako banda gazteakaz sinergiak sortzea eta talentua Bilbotik kanpo erakustea izango dira birearen helburuak.

Bilboko Udalak azaldu dauenez, hamabi finalisten batez besteko edadea 24,5 urte da. Bizkaiko zortzi talde dagoz, Gipuzkoako hiru eta Nafarroako bat. Gehienek (% 75) ingelesez kantetan dabe, baina gaztelaniaz (% 58) eta euskeraz be bai (% 50). Kide edo bakarlari gehienak mutilak dira (% 73). Hauxe da finalisten zerrendea:

- Suave 

- NUN

- Nize

- Martin de Marte

- Monday Potions

- Silitia

- Full Cabs

- Blanquita Carraquela

- Olaia

- A1 Goldie

- Mona Rora

- Ramona's First Evil Boyfriend

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa