emen amaitzen da #Everest 2021...espedizioa bukatutzat ematen dugu pandemia zabaltzen ari dela ikusita. Erabakia, Sendoa, Iñaki eta nire artean egoeraren hausnarketa eginda eta adostuta hartu dugu. Azken bi gauetan bigarren kanpamenduan izan gara girotzen eta osasun egoera mendian zehar nahasten ari zela ikusita erabaki hori hartu dugu. Bertoko agentzien ahalegina eskertu nahi dugu, bereziki Seven Summit Treks-ena. Eskerrak ere lagundu diguzuen pertsona guztiei eta Oinarrizko kanpamenduan uzten ditugun lagun guztiei pandemiaren testuinguru honetan. Zorterik onena opa nahi dizkiegu beraien abentura pertsonaletan, bereziki Kilian Jornet eta David Goettler-i. Norbera eta hurbilekoak zaintzeko garaia da eta aurreratzeko garaia baita ere