uriola.eus

Natos y Waor, Bad Gayal eta Trueno aristak zerrendaburu Bime Live Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Jaialdia urriaren 29tik 30era izango da Bilbao Arenan.

BIME Live, udagoieneko erreferentziako musika-ekitaldia, indarbarrituta dator Bilbora, soinu urbanoz gainezka. Egun bi izango dira eta biziten gagozan egoerearen arabera egokitutako edukiereagaz, jaialdia Miribillako Bilbao Arena aretoan izango da baina ohikoa dauen goi-mailako kalidadeko artisten zerrendeari eutsita, zortzi artista izango dira protagonista, besteak beste, Ana Tijoux, Chill Mafia, Frente Cumbiero, Natos y Waor bikote raperoa, Bad Gyal eta Trueno argentinarra, Mamichula abestiaren egilea eta Argentinako trap eta rap estiloen erreferentea. Ana Tijoux artista txiletar-frantsesa, aldarrikapenez betetako letrakaz; Chill Mafia, Iruñeko kuadrillarik lotsabakoena; eta Tenerifeko Maikel Delacalle, reggaetona, R&B eta rapa buztartzen dituana. Gure artean izango da Mario Galeano konpositore eta produktorearen Frente Cumbiero talde txundigarria Kolonbiatik, baita Laura Sam poetea be, Juan Escribano produktoreagaz batera dauen proiektua aurkezten.

Udagoieneko musika-jaialdiaren hitzordua urriaren 29an eta 30ean izango da, Miribillako Bilbao Arenan. Espazio ezin hobea musikaz gozau eta erritmo latinoei, rap-aren beatmarkatuei eta hip-hoparen elektrizidadeari jarraituz jantzan egiteko.

Bonuak eta sarrerak garagarrilaren 22an jarriko ditue salgai, 12:00etan, jaialdiaren webgunean hemen eta seetickets.es webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa