Aitatu film laburrak 2020an Zineuskadik, Eusko Jaurlaritzeak, ETBk, Donostiako Zinemaldiak eta Zinebik konfinamenduaren gaia jorratzako atondutako deialdian aukeratu zituen. Sail Ofizialean – Nazinoarteko Film Labur Lehiaketan parte hartzeko hautatutako film labur biri beste bostak gehituko jakez BBK Aretoan egingo dan saio berezian.
Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren laugarren edizinoa atzo eta gaur egingo da eta 10.000 euroko saria irabazteko aukerea izango dabe zazpi film luze dokumentalok.
Bilboko Udalak atondutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Itxitik proiektuaren babesean produzidutako film laburrak aurkeztuko ditu bere programazinoan.
Itxitik Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Zineuskadiren, ETBren, Donostiako Zinemaldiaren eta Zinebiren lankidetzeari esker egin ahal izan da eta Euskadiko zortzi zinemagileri film laburrak filmetako aukerea emon eutsen: Iban del Campo, Borja Crespo, Kevin Iglesias, Pedro Rivero, Imanol López de Segura, Maider Oleaga, David Pérez Saludo eta Mikel Rueda.
Programan aurkeztutako filmetatik bik (Vatios, David Pérez Sañudok zuzendua eta Kinka, Maider Oleagak zuzendua) Sail Ofizialean – Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketan parte hartuko dabe eta gainerako bostak jentaurreko saio berezi batean aurkeztuko dira:
Etxean (Mikel Rueda, 2021) (fikzinoa, 18’).
Hikikomori (Borja Crespo, 2021) (fikzinoa, 13’).
Los días que (nunca) fueron (Kevin Iglesias eta Pedro Rivero, 2021) (animazinoa, 11’).
Serendipia (Iban del Campo, 2021) (fikzinoa, 16’).
Tartea (Imanol López de Segura, 2021) (dokumentala, 12’).
Zinemagileek BBK Aretoan gaur, hilak 17, 20:00etan egingo dan saioan aurkeztuko ditue.
Aurkezpenean Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Gorka García ETBko Programa eta Arte Zuzendaria eta Vanesa Fernández Zinebiko Zuzendaria egon dira.
Zinebi Networking
Zinebik, Euskal Produktoreen Alkartea (EPE-APV), Euskal Telebista, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta Zineuskadiren laguntzeagaz, Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea ekimenaren laugarren edizioa egingo dau. Tokiko talentuaren topagune honek dagoeneko martxan dagozan zazpi proiektu dokumental jasoko ditu. Horreek guztiak euskal konpainiek bultzatu ditue.
Dokumentalen Sorgunea saria barikuan, zemendiaren 19an, jaialdia zarratzeko ekitaldian emongo da Arriaga Antzokian eta 10.000 eurokoa da.
Soinu-banden emakume konpositoreen topaketa profesionala
Gaur, zemendiak 17, izango da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan eta bertan izango dira, besteak beste, Eva Gancedo (La buena estrella Ricardo Francok zuzendutako filmerako partitureagatik 1988an saritua) eta Aránzazu Calleja (Akelarre filmako musikeagaitik Maite Arroitajauregigaz batera aurten saritua) Goya Sariaren irabazleak.
Gainera, Nerea Alberdi (Vanessa Garderegaz batera, Donostiako Zinemaldian estreinautako Josefina pelikulako musikaren konpositorea), Vanessa Garde (Llegaron de noche Imanol Uriberen hurrengo pelikulako soinu-bandearen konpositorea, baita El sustituto eta La boda de Rosa filmetakoena be), Zeltia Montes (A esmorga, Adiós edo El buen patrón pelikulen musikearen egilea), Paula Olaz (Sail Ofiziala – Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketan parte hartuko dauen Maider Oleagaren Kinka film laburreko musikearen konpositorea, baita 2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1, Crónica de una tormenta, Nora eta Aztarnak film luzeetako musikearena be) eta Paloma Peñarrubia (Sail Ofiziala – Film Laburren Nazinonarteko Lehiaketan parte hartuko dauen David Pérez Sañudoren Vatios film laburreko musikearen konpositorea, baita Seis y medio, Bajo la piel del lobo eta Sangre film luzeetako musikearena be) musikagileek hartuko dabe parte.
Era berean, ikus-entzunezkoen sektorean lan egin nahi duten emakumeek babestu eta ahalduntzea helburu duen Aukera programaren lehen edizioan parte hartu daben euskal zinemagileek zuzendutako film laburren proiektuen aurkezpena egingo da.