Mendizaletasunaren historia, Bilboko erakusleihoetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2021ko abe. 1a, 09:50

Mendian gora erakusketea urtarrilaren 16ra arte dago martxan.

2021eko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak dakarzan erakusketetako bat da Mendian gora izenekoa, panelen bidez euskal mendizaletasunaren historia herritarrei azaltzeko asmoz antolatua. Bilboko Zazpi Kaleetako erakusleiho batzuetan ipini dabe, kalerik kale dabilen jenteak erraz ikusteko moduan.

Mendi Film zinemaldiagaz batera, Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea eta Emmoa Fundazinoa dira erakusketearen antolatzaileak. Euskal mendizaletasunaren museoa sortzeko ahaleginean dabil Emmoa, eta, beraz, Mendian gora erakusketearen gaia bete-betean dator bat fundazinoaren jardunagaz.

Kontuak kontu, orain dala ehun urte baino gehiagoko aitzindarietatik hasita, euskal mendizaletasunak egin dituan pausuak, izan dauen bilakaerea eta bizi izan dituan mugarriak batu ditue, hogei panel handitan. Informazinoa eta argazkiak dakarz panel bakotxak, eta erakusleihoetan mendizaletasunaren historiako materiala be ikusi leiteke.

Erakusketea martxan dago, Mendi Film hasteko egun batzuk falta diran arren (abenduaren 3an, barikuan, ekingo deutse). Euskal mendizaletasunaren historia ezagutu nahi dabenek 2022ko urtarrilaren 16ra arteko astia dabe Mendian gora ikusteko. Hona hemen erakusleihoen helbideen zerrendea:

- Somera, 17.

- Artekale, 18.

- Belostikale, 6.

- Belostikale, 7.

- Loteria, 3.

- Victor, 4.

- Kurutze kalea, 11.