'Ilusionismo', Bilboko I. Magia Jaialdia sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2022ko ots. 13a, 09:00
Giorgio Rodri

La Fundición alkartearen eskutik dator.

Arte eszeniko garaikideetan hiru hamarkada baino gehiagoan leku sendoa hartu ostean, La Fundición alkarteak ateak edegiko deutsoz magiari 36 urte egingo dituan 2022. urte honetan, Ilusionismo sorkuntzeagaz edegiko deutsoz ateak. Jaialdi barri horretan, hiru jardunalditan, orain arte Bilboko aretoko agertoki gainean azaldu ez arren, beste arte eszeniko bat dan diziplinako egungo jokerak erakutsiko dira. Euskadiko antzerkigintzearen karteletan magiak presentzia urria dauela ikusita, Deustuko aretoko arduradunek hutsune hori beteten lagundu nahi dabe urterokoa izateko asmoz sortuko dan hitzorduari esker.

Jaialdiaren lehenengo edizinoa zezeilaren 18, 19 eta 20an izango da eta edade guztietarako ikuskizunak aurreikusi ditue (10 euroan), publiko helduari zuzendutako beste bategaz eta profesionalentzako topaketa bat be izango da.

Zezeilaren 18an hasiko da jaialdia (19:00), Giorgio Rodri aktore eta mago madrildarraren ikuskizunagaz; harek eszenarioko ilusionismo funtzino parte-hartzailea eskainiko dau familia osoarentzat (Magia en estado puro izenpean). Ondoren, zezeilaren 19an, Paco Agrado (Badajoz, 1993) gaztearen txandea izango da, helduentzako El ultimo domingo de marzo ikuskizunagaz, karten magia intimoa, poesia eta antzerkia modu harrigarrian buztartuz. Gainera, Agradok berak, domeka goiza, hilaren 20an, alaituko dau profesionalentzat izango dan topaketa bat, abagune parebakoa ilusionismoaren jokera barriko egungo ordezkari behinenetako batzuekaz ikasteko. Egun horretan bertan, hilaren 20an (19:00), Ilusionismo Jaialdiaren lehenengoo edizioak ateak zarratuko ditu bertoko eszenan oso ezaguna dan Imanol Ituiño (Cancamisa Teatro) eta publiko guztientzako El mago en la botella izeneko bere ikuskizunagaz.

Giorgio Rodri

La Fundiciónek zezeileko Salvador antzezlanaren saio bi ditu programauta (zezeilaren 12an eta 13an, 19:00retan), Borja Fernandez galiziarrak sortu eta interpretautakoa. Dokumentalaren eta fikzinoko antzezpenaren arteko muntaketa bat da Borja beraren aitita dan Benito Fernandez Meirinho pertsonaia misteriotsuari buruzkoa. Aktore eta musikariak agertokian bideo jockey eta objektuen manipulatzaile bat dauelarik lagun, mobimentu migratzaileei, desagerpenei eta topaketei buruzko hitzarmen bat egiten dau, joandako mendearen erdialdera Hegoamerikara joan ziran aitita-amomak abiapuntutzat hartuz.


Salvador (Borja Fernández)

La Fundición alkartean zezeileko saio guztietarako sarreren prezioa 14 eurokoa da (Ilusionismo Jaialdiko familia-ikuskizun bitarako izan ezik, horreek 10 euroan dagozalako salgai), txarteldegian zein online (Kutxabankeko sarean), azken horretan hasierako eskaintza bat dago lehenengo saltzen diranentzat, 7 euroan. Gainera, zezeilean Bea Insa eta Ángel Mirou bikoteak osotzen dauen La Pacheca Collective konpainiari sorkuntza-egoitzea onartu deutso. Lau astez, espazioa eta bertako baliabideak erabili ahal izango ditue Tarán-trán, transición (Lluvia, grises y las 5.000 amantes del Rey) izeneko lanari azken ikutuak emoteko. Lana berehala estreinauko da eta bertan Espainiako transizinoaren errepaso desmitifikatzaile eta umorezkoa egiten da.